106. ALDIZKARIA - 2024ko maiatzaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Hiri-jarduketarako plan berezia, 5. poligonoko 1575. eta 603. lurzatietan. Hasierako onespena

Tuterako Udalaren Tokiko Gobernu Batzarrak, 2024ko martxoaren 22an egindako bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea Hiri-jarduketarako plan berezi bat, 5. poligonoko 1575. eta 603. lurzatietan (Rúa 14 eta Cárcel Vieja 3 kaleak). Plan hori VERCO Inversiones y Servicios SLUk sustatu zuen, eta idatzi zuten Sinergoneko Guillermo de la Parra Laita eta Carlos Munar Zuazu arkitektoek eta deUrbaneko Laura Lamana eta Inmaculada Aragoi abokatuek, 2023ko azaroaren 20an, Udalari dagokionez, salbu jabetza-eskubidea eta hirugarrenen eskubidea ukatu gabe.

Alegazioak aurkezteko epea hilabetekoa da, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Espedientea Hirigintzako Unitate Administratiboan dago, aztertu nahi duen ororen eskura, bidezko iritzitako alegazioak aurkez daitezen.

Proposatutako dokumentazioa eskura dago egoitza elektronikoko iragarki-taulan, "Argitalpen ofizialak" atalean, "Iragarki eta ediktuen taula elektronikoa" aukeran.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Tuteran, 2024ko maiatzaren 7an.–Alkate udalburua, Alejandro Toquero Gil.

Iragarkiaren kodea: L2407347