106. ALDIZKARIA - 2024ko maiatzaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Borondatezko birpartzelazio proiektua UE-38 eremuan. Jendaurrean jartzea

Tuterako Udaleko Gobernu Batzarrak, 2024ko maiatzaren 3an hartutako erabakiaren bidez, hasiera batez onetsi zuen UE38, AR 8B UI 11 eremuaren borondatezko birpartzelazio-proiektua (33. poligonoko 79., 316., 318., 319., 320. eta 321. katastroko lurzatiak). Proiektua Cereales Pardo SAk sustatu zuen, eta deUrban Abogados enpresak idatzi, 2024ko otsailean, Udalari dagokionez, jabetza eskubidea izan ezik eta hirugarrenen eskubidea ukatu gabe.

Alegazioak aurkezteko epea hogei egunekoa da, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Espedientea Hirigintzako Unitate Administratiboan dago, aztertu nahi duen ororen eskura, bidezko iritzitako alegazioak aurkez daitezen.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Tuteran, 2024ko maiatzaren 6an.–Alkate udalburua, Alejandro Toquero Gil.

Iragarkiaren kodea: L2407320