106. ALDIZKARIA - 2024ko maiatzaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SUNBILLA

Desafektatzea Behobia parajeko jabari eta erabilera publikoko bidea, besterengarria dela ezartzea eta lurzati soberakin gisa kalifikatzea, ondoren zuzeneko besterentzea egin ahal izateko. Behin betiko onespena

Sunbillako Udalak, 2024ko maiatzaren 3an egin ohiko bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea honako hau: Behobia parajeko 565,15 m²-ko bide baten jabari eta erabilera publikoa desafektatzea (zati hori bidearen mendebaldeko 2/541 lurzatiaren eta bidearen ekialdeko 2/94 lurzatiaren artean dago), besterengarria dela ezartzea eta lurzati soberakin gisa kalifikatzea, ondoren zuzeneko besterentzea egin ahal izateko ondoko lurzatien jabearekin, tasazio-balioaren truke.

Desafektazioaren hasierako onespena 2023ko maiatzaren 26ko bilkuran erabaki zen eta jendaurrean egon zen 2023ko 158. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abuztuaren 1ean argitaratu baitzen, jarraituz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 140.3 artikuluan xedatuta dagoenari.

Jendaurreko aldian ez da alegaziorik aurkeztu, eta erabaki da desafektazioa behin betiko onestea.

Sunbillan, 2024ko maiatzaren 10ean.–Alkatea, Amets Inda Gorriarán.

Iragarkiaren kodea: L2407656