106. ALDIZKARIA - 2024ko maiatzaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

PITILLAS

Nafarroa etorbidean espaloiak egiteko kontribuzio bereziak. Jendaurrean jartzea

Pitillasko Udalak, 2024ko martxoaren 14an egin ohiko osoko bilkuran, aho batez, onetsi zituen hasiera batez kontribuzio bereziak ezarri eta arautzeko espedienteak, honako obra hau finantzatzeko: espaloiak egitea Nafarroa etorbidean.

Aditzera ematen da interesdunek espedientea aztertu ahalko dutela iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoko 30 egun baliodunean. Horretarako, udal bulegoetan egonen da aztergai, erreklamazio, kexa edo ohar idatziak egin daitezen. Hori guztia, jarraikiz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta gainerako bidezko ondorio guztietarako, eta jakinarazten da ezen, jendaurreko epea igaro ondoren inork ez badu aurkeztu alegazio, kexa edo oharrik edo erreklamaziorik, hasierako onespena behin betikoa bilakatuko dela.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan eta ondorioak izan ditzan.

Pitillasen, 2024ko apirilaren 30ean.–Alkate udalburua, Joaquín Olloqui Osés.

Iragarkiaren kodea: L2407143