106. ALDIZKARIA - 2024ko maiatzaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Deialdia, dirulaguntzak emateko irabazi asmorik gabeko elkarteei, emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna sustatzen duten proiektuak egin ditzaten 2024. urtean. Laburpena

DDBN (identifikazioa): 761050.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Haren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean aurki daiteke (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/761050).

Lehendabizikoa.–Onuradunak.

Dirulaguntza ematea zertan oinarritzen den eta egoera horretan dauden pertsonak edo entitateak izaten ahal dira onuradun, baldin eta ondoren aurreikusten diren inguruabarretan badaude, eta betiere Dirulaguntzei buruzko Ordenantza Orokorraren 10. artikuluan ezartzen diren ezein debeku-ziok ukitzen ez baditu, salbu deialdiaren izaera kontuan izanik azken baldintza horren salbuespena egiten bada eta apartatu honetan hala egin dela adierazten bada.

Bigarrena.–Xedea.

Dirulaguntzak ematea Iruñeko emakumeen elkarteei eta irabazi-asmorik gabeko bestelako entitateei, 2024. urtean honako proiektu hauek finantzatzeko: hala bizitzaren esparru guztietan emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna eta emakumeen eta neskatoen ahalduntzea bultzatzeko sentsibilizazioa eta jarreren aldaketa progresiboa sustatzen duten proiektuak, nola hori bultzatuko duten azterlanen eta dokumentazioaren ezagumendua, ikerketa eta zabalkundea bultzatzen dituztenak. Proiektuak edo jarduerak oso-osorik Iruñeko udal-mugartean garatu beharko dira.

Hirugarrena.–Oinarri erregulatzaileak.

Deialdia, irabazi asmorik gabeko elkarteei norgehiagokako araubidean dirulaguntzak emateko, emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna sustatzen duten proiektuak egin ditzaten. 2024. urtean. www.pamplona.es/eu webgunean argitaratua.

Laugarrena.–Zenbatekoa.

Deialdian gehienez ezarritako zenbateko osoa: 159.000 euro.

Deialdi honi esleitutako gehieneko aurrekontu-kontsignazioa bi modalitatetan banatuko da:

a) 1. modalitatea: 70.000 euro. Eskatzen ahalko den gehieneko zenbatekoa 5.000 euro edo gutxiagokoa izanen da.

b) 2. modalitatea: 89.000 euro. Eskatzen ahalko den zenbatekoa 5.000 euro baino gehiagokoa izanen da eta ezin izanen da 14.000 euro baino gehiago izan.

Modalitateetako batean dagoen proiektu bakar baterako eskatzen ahal da dirulaguntza.

Bosgarren.–Eskaerak aurkezteko epea.

Eskaerak aurkezteko epea hilabetekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Aipatutako epetik at aurkeztutako eskaerak ez dira onartuko.

Seigarren.–Beste zenbait datu.

Eskaerak eskabidearen bidez egin beharko dira, ala PDF formatuko (aurkezpen telematikorako) eskabidez, interesdunak edo dirulaguntza eskatzeko ordezkapen nahikoa edukita ordezkapen horren gaineko erantzukizunpeko adierazpena egin duen pertsonak sinaturik, betiere Iruñeko Udalaren Egoitza Elektronikoan, "Dirulaguntzen eskaera elektronikoa pertsona juridikoendako" izapiderako aurreikusitako jarraibideekin bat.

www.pamplona.es/eu

Deialdi honen eranskinean daude eskaerarekin batera aurkeztu beharreko agiriak.

Eskaera batek ez baditu deialdi honetan ezarritako betekizunak betetzen edo agiriak aurkezten, edo bestela, ez badio Iruñeko Udalari baimenik ematen agiriok zer administraziok egin eta hartatik eskuratzeko, interesdunari eskatuko zaio gehienez ere hamar eguneko epe luzaezinean akatsa zuzendu dezala edo nahitaezko agiriak aurkez ditzala, eta ohartaraziko zaio ezen, hala egin ezean, ulertuko dela eskaera bertan behera utzi duela, betiere aldez aurretik ebazpena emanen delarik, urriaren 1eko Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legearen 21. artikuluak aurreikusitakoarekin bat.

Dirulaguntza jasotzeko eskaera aurkezteak berekin dakar deialdi honen oinarriak oso-osorik onartzea.

Zazpigarrena.–Dirulaguntzen xede izaten ahal diren jarduerak egiteko epea.

Jarduerak egiteko epea: 2024ko urtarrilaren 1etik 2024ko abenduaren 15era.

Zortzigarrena.–Justifikazioa aurkezteko epemuga.

2024ko abenduaren 20a arte.

Iruñean, 2024ko maiatzaren 6an.–Berdintasuneko, Ekintza Komunitarioko, Auzoetako, Herritarren Partaidetzako eta Euskarako zinegotzi ordezkaria, Zaloa Basabe Gutierrez.

Iragarkiaren kodea: L2407771