106. ALDIZKARIA - 2024ko maiatzaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Deialdia, dirulaguntzak emateko, LGTBI kolektiboek proiektuak egin ditzaten 2024an. Laburpena

DDBN (identifikazioa): 759395.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Haren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean aurki daiteke (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/759395).

Lehendabizikoa.–Onuradunak.

Dirulaguntza ematea zertan oinarritzen den eta egoera horretan dauden pertsonak edo entitateak izaten ahal dira onuradun, baldin eta ondoren aurreikusten diren inguruabarretan badaude, eta betiere Dirulaguntzei buruzko Ordenantza Orokorraren 10. artikuluan ezartzen diren ezein debeku-ziok ukitzen ez baditu, salbu deialdiaren izaera kontuan izanik azken baldintza horren salbuespena egiten bada eta apartatu honetan hala egin dela adierazten bada.

Bigarrena.–Xedea.

Dirulaguntzak ematea honako helburu hauek dituzten proiektuak finantzatzeko 2024. urtean: batetik, lesbiana, gay, transexual, transgenero, bisexual eta intersexualen berdintasuna, partaidetza eta presentzia sustatzea gizarteko, ekonomiako, kulturako eta laneko bizitzan –erabateko gizarteratzea lortze aldera–; eta bestetik, hori bultzatzeko ezagutzaren aurrerabidean, ikerketan eta azterlanen eta dokumentazioaren zabalkundean laguntzea. Proiektuek, bestalde, irabazi-asmorik gabeko Iruñeko LGTBI elkarte eta entitateek eginak izan behar dute, eta Iruñeko udal-mugartean gauzatu behar dira osorik.

Hirugarrena.–Oinarri erregulatzaileak.

Dirulaguntza-deialdia, norgehiagokako araubidean, LGTBI kolektiboek proiektuak egin ditzaten, 2024an, www.pamplona.es/eu webgunean argitaratua.

Laugarrena.–Zenbatekoa.

Deialdian gehienez ezarritako zenbateko osoa: 20.000 euro.

Dirulaguntza modalitate bakarra ezartzen da, eta entitate eskatzaile bakoitzak proiektu bakarra gauzatzeko dirulaguntza eskuratzen ahalko du; eskatzen ahalko den gehieneko zenbatekoa 4.000 euro edo gutxiagokoa izanen da.

Bosgarren.–Eskaerak aurkezteko epea.

Eskaerak aurkezteko epea hilabetekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunetik aitzina.

Aipatutako epetik at aurkeztutako eskaerak ez dira onartuko.

Seigarren.–Beste zenbait datu.

Eskaerak eskabidearen bidez egin beharko dira, ala PDF formatuko (aurkezpen telematikorako) eskabidez, interesdunak edo dirulaguntza eskatzeko ordezkapen nahikoa edukita ordezkapen horren gaineko erantzukizunpeko adierazpena egin duen pertsonak sinaturik, betiere Iruñeko Udalaren Egoitza Elektronikoan, "Dirulaguntzen eskaera elektronikoa pertsona juridikoendako" izapiderako aurreikusitako jarraibideekin bat.

www.pamplona.es/eu

Deialdi honen eranskinean daude eskaerarekin batera aurkeztu beharreko agiriak.

Eskaera batek ez baditu deialdi honetan ezarritako betekizunak betetzen edo agiriak aurkezten, edo bestela, ez badio Iruñeko Udalari baimenik ematen agiriok zer administraziok egin eta hartatik eskuratzeko, interesdunari eskatuko zaio gehienez ere hamar eguneko epe luzaezinean akatsa zuzendu dezala edo nahitaezko agiriak aurkez ditzala, eta ohartaraziko zaio ezen, hala egin ezean, ulertuko dela eskaera bertan behera utzi duela, betiere aldez aurretik ebazpena emanen delarik, urriaren 1eko Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legearen 21. artikuluak aurreikusitakoarekin bat.

Dirulaguntza jasotzeko eskaera aurkezteak berekin dakar deialdi honen oinarriak oso-osorik onartzea.

Zazpigarrena.–Dirulaguntzen xede izaten ahal diren gastuak egiteko epea.

2024ko urtarrilaren 1etik abenduaren 15era.

Zortzigarrena.–Justifikazioa aurkezteko epemuga.

2024ko abenduaren 20a arte.

Iruñean, 2024ko maiatzaren 6an.–Berdintasuneko, Ekintza Komunitarioko, Auzoetako, Herritarren Partaidetzako eta Euskarako zinegotzi ordezkaria, Zaloa Basabe Gutierrez.

Iragarkiaren kodea: L2407761