106. ALDIZKARIA - 2024ko maiatzaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LERIN

Hiri-jarduketarako plan berezia, 1. poligonoko 818. lurzatian eta UR-5 unitatean. Hasierako onespena

Leringo Udalak, 2024ko maiatzaren 14an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen hiri-jarduketarako plan berezi bat, Leringo 1. poligonoko 818. lurzatian eta UR-5 unitatean.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, eta interesdunen eskura egonen da Udalaren bulegoetan, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; hori dena, aplikatuz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72.1.a) artikulua (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen Testu Bategina).

Lerinen, 2024ko maiatzaren 14an.–Alkatea, Esmeralda Masó Cabezón.

Iragarkiaren kodea: L2407764