106. ALDIZKARIA - 2024ko maiatzaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEITZA

Udal Planeko aldaketa puntuala, 4. poligonoko 274. lurzatian. Hasierako onespena

Leitzako Udalak, 2024ko apirilaren 30ean egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Leitzako Udal Planeko aldaketa puntuala, 4. poligonoko 274 lursailari dagokiona.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko legearen testu bategina onartzen duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuko 77. artikuluan ezarritakoari jarraituz, onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hilabete bateko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Leitzan, 2024ko maiatzaren 13an.–Alkatea, Dabid Anaut Peña.

Iragarkiaren kodea: L2407688