2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BURGI
EU-7 unitatearen urbanizazio-proiektua. Behin betiko onespena
Burgiko Udalaren osoko bilkurak, 2024ko maiatzaren 13an egindako bilkura berezian, behin betiko onetsi zuen Burgiko udal-mugarteko U7 unitatearen urbanizazio-proiektua, Ascensión Elizalde Urzainquik sustatua.
Argitara ematen da, jarraikiz uztailaren 27ko 2/2017 Foru Legearen 79. artikuluan xedatuari (horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Burgin, 2024ko maiatzaren 13an.–Alkatea, Flavien Paget.
Iragarkiaren kodea: L2407690