106. ALDIZKARIA - 2024ko maiatzaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERA

Xehetasun-azterketa, 3. poligonoko 328. lurzatian (Zalain industrialdea 7). Hasierako onespena

Berako Udaleko alkateak, maiatzaren 7an emandako 104/2024 Ebazpenaren bitartez, hasierako onespena eman dio 3. poligonoko 328. partzelako (Zalain industrialdea 7) xehetasun-azterketari. Iturriondo Zurgindegia SL da sustatzailea.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. eta 74. artikuluekin bat etorriz, espedientea jendaurrean izanen da hogei laneguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara ematen denetik hasita; epe horretan espedientea interesdunen eskura egonen da, alegazioak aurkeztu ditzaten.

Beran, 2024ko maiatzaren 7an.–Alkatea, Aitor Elexpuru Egaña.

Iragarkiaren kodea: L2407368