106. ALDIZKARIA - 2024ko maiatzaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARAS

Hiri-jarduketarako plan berezia Arasko 5. poligonoko 180. eta 181. lurzatietan. Hasierako onespena

Arasko Udalak, 2024ko martxoaren 19an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea hiri-jarduketarako plan berezi bat, Arasko 5. poligonoko 180. eta 181. lurzatietan, Francisco Santamaría Fernándezek eta Ignacio Santamaría Fernándezek sustatua.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen, jarraikiz 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluan ezarritakoari (foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Arasen, 2024ko maiatzaren 3an.–Alkatea, Jesús Carlos Fernández Rubio.

Iragarkiaren kodea: L2407260