2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARANGUREN
Jarduera-lizentzia ematea. Ostatu-jatetxea
Aditzera ematen da honako ezaugarri hauek dituen jarduerarako lizentzia eman dela; hori dena, bete dadin abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legean xedatutakoa (foru lege horrek arautzen ditu ingurumenean eragina duten jarduerak, eta argitaratu zen 2020ko 296. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 22an):
Lizentzia eman den eguna: 2024ko apirilaren 16an.
Sustatzailea: Cervecería Nomad sozietate mikrokooperatiboa.
Jarduera: ostatu-jatetxea.
Tokia: Mugartea etorbidea 21 bis, behea, Mutiloa.
Mutiloan, 2024ko apirilaren 16an.–Alkatea, Manuel Romero Pardo.
Iragarkiaren kodea: L2407413