106. ALDIZKARIA - 2024ko maiatzaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANGUREN

Hiri-jarduketarako plan berezia, Mutiloako 1100. lurzatian. Jendaurrean jartzea

Arangurengo Udalak, 2024ko apirilaren 30ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea hiri-jarduketarako plan berezi bat Mutiloako 1100. lurzatian, Proyectos Port Laurel SLk sustatua.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen; hori guztia, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan ezarritakoari jarraikiz (foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.

Mutiloan, 2024ko maiatzaren 6an.–Alkatea, Manuel Romero Pardo.

Iragarkiaren kodea: L2407403