2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ANUE
Urbanizazio-proiektua, AD-2 unitatean (Etulain, 9. poligonoko 19. lurzatia). Hasierako onespena
Alkatetzaren 2024ko maiatzaren 13ko ebazpen baten bitartez, hasiera batez onetsi zen Anueko Udal Planeko AD-2 eremuaren urbanizazio-proiektua (Etulain, 9. poligonoko 19. lurzatia), Santiago Mariñelarena Ericek eskaturik.
Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 134., 74. eta 72. artikuluetan xedatuta dagoenarekin (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Halaber, iragarkia paratuko da Foru Komunitatean argitaratzen diren bi egunkaritan eta Udalaren iragarki-taulan. Epe horretan, bidezkotzat jotzen diren alegazioak aurkezten ahalko dira, eta espedientea ikusgai egonen da udal honetako Idazkaritzaren bulegoetan.
Anuen, 2024ko maiatzaren 13an.–Alkatea, Miguel Ángel Larrayoz Vidan.
Iragarkiaren kodea: L2407689