106. ALDIZKARIA - 2024ko maiatzaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ADIOS

Hirigintza-hitzarmena, Adiosko Udalaren eta Adiosko San Andres Nekazaritzako Sozietate Kooperatiboaren artean, eta planeamendua aldatzeko beharrezkoak izan daitezkeen bestelako jarduketak (AAD-1 eta SU-2 eremuak). Hitzarmena izapidetzeko abstentzioa eta eskuordetza

Kontuan hartu da espediente horiek izapidetzeko agerikoa dela abstentzioaren arrazoia, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23.2, b) artikuluan adierazia. Gainera, Konstituzioaren 103. artikuluak inpartzialtasuna eta objektibotasuna eskatzen ditu. Beraz, eta interes orokorra babesteko, Administrazioko edozein agintarik debekatuta dauka prozedura jakin batean esku hartzea, gaian hartu beharreko erabakiaren objektibotasunari kalte egin diezaiokeenean. Betebehar hori Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legearen 23. artikuluaren lehenengo paragrafoak eta 76. artikuluak ezartzen dute.

Ikusirik azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 47. artikuluan xedatuta dagoena (errege-dekretu horren bidez onetsi zen Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua),

XEDATZEN DUT:

1. Neure buruaren abstentzioa dekretatzea, alkate udalburua naizen aldetik, ebazpen hau eragin duten espedienteak izapidetzeko.

2. Ebazpen hau eragiten duten espedienteak izapidetzeko eskudantzia uztea Iñigo Villafranca Lamberto alkateordearen esku. Eskudantzia behar bezain zabala izanen da.

3. Eskuordetze honetan aurreikusi gabekoari dagokionez, honako hauetan xedatutakoa beteko da: toki administrazioari buruzko foru legeak, Toki Araubidearen Oinarriei buruzko Legea eta Antolaketa Erregelamendua, aipatutako arauetan eskuordetza horietarako ezartzen diren arauen esparruan.

4. Erabaki honen berri ematea Iñigo Villafranca Lambertori.

Argitaratzen da, behar diren ondorioak izan ditzan, bat etorriz Toki Erakundeen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 51.2 artikuluarekin (erregelamendu hori onetsi zen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren bitartez).

Adiosen, 2024ko maiatzaren 2an.–Alkatea, Miguel Ansa Reta.

Iragarkiaren kodea: L2407402