106. ALDIZKARIA - 2024ko maiatzaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ABARTZUZA

Tokiko ehiza barrutia eratzeko proiektua

Abartzuzako Udalak eta Ibirikuko eta Iruñelako kontzejuek tokiko ehiza barrutia eratzeko proiektua sustatu dute, aplikatzearren abenduaren 22ko 17/2005 Foru Legean xedatutakoa (Nafarroako ehizari eta arrantzari buruzko Foru Legea). Argitara ematen da espedientea udal bulegoetan egonen dela jendaurrean, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, barrutian sartu beharreko lurren jabeek aukera izan dezaten lurrak barruti horretan sartzeari uko egiteko. Hori guztia 30/1992 Legearen 59. eta 60. artikuluak (Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legea) aplikatuz.

Barrutian sartu beharreko mugartea: Abatzuza, Ibiriku, Iruñela, 22. fazeria eta 24. fazeria.

Abartzuzan, 2024ko maiatzaren 3an.–Alkatea, Diego Sainz Fernández.

Iragarkiaren kodea: L2407259