106. ALDIZKARIA - 2024ko maiatzaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

NAFARROAKO ERRIBERAGOIENEKO HIRI HONDAKIN SOLIDOAK KUDEATZEKO MANKOMUNITATEA

Aldaketa, 2024rako lan publikoaren eskaintzan

Nafarroako Erriberagoieneko Hiri Hondakin Solidoak kudeatzeko Mankomunitateko buruak 2024ko otsailaren 7an emandako 13/2024 Ebazpenaren bidez, onetsi zen mankomunitatearen 2024ko lan publikoaren eskaintza, gidari-peoiaren plaza bat betetzea barne.

Iruñeko Lan Arloko 2. Epaitegiak, 2024ko urtarrilaren 8an, 148/2024 epaia eman zuen 199/2023 prozedura arruntari dagokionez. Prozedura Baltasar Andreu Miró langileak aurkeztu zuen. Aipatutako epaian deklaratzen da langile horrek lan-harreman finkoa duela Nafarroako Erriberagoieneko Hiri Hondakin Solidoak kudeatzeko Mankomunitatearekin. Beraz, Mankomunitatea kondenatzen da demandatzailea aitortzera gidari-peoi finko gisa, erabaki horrek berezkoak dituen legezko ondorioetarako.

Epai hori ez da errekurritu, eta, beraz, irmo bihurtu zen.

Beraz, Burutzak 2024ko maiatzaren 13an emandako 40/2024 Ebazpenaren bidez, honako hau ebazten da:

Lehenengoa.–2024ko lan publikoaren eskaintzatik kentzea gidari-peoiaren lanpostua (11 zenbakia duena).

Bigarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Hirugarrena.–Batzarrari jakinaraztea egiten duen lehen bilkuran.

Azkoienen, 2024ko maiatzaren 14an.–Mankomunitateko burua, José María Palacios De Mier.

Iragarkiaren kodea: L2407756