84. ALDIZKARIA - 2023ko Aprilren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Iruñeko Adinekoen Udal Kontseiluaren berariazko Erregelamendua. Hasierako onespena

Iruñeko Udaleko Udalbatzak, 2023ko apirilaren bostean, honako erabakia hartu zuen:

PLE 05-ABR-23 (7/ KA).

«IKUSIRIK espedientean dauden txosten eta agiriak,

ERABAKITZEN DA:

1.–Hasiera batez onestea Iruñeko Adinekoen Udal Kontseiluaren berariazko Erregelamendua. (Testua eranskin gisa atxiki da).

2.–30 eguneko epea ireki dadin agintzea informazioa publiko egin eta interesdunei entzunaldia emateko, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean, iragarki-taulan eta udalaren webgunean argitaratzen denetik aitzina.»

Espedientea ikusgai dago Komunitate Ekintzako, Garapenaren aldeko Lankidetzako eta Kiroleko Alorrean, (Zapatería k. 40, 3. solairuan). Telefonoa: 948420510.

Hori guztia argitara ematen da jende orok jakin dezan.

Iruñean, bi mila eta hogeita hiruko apirilaren hamaikan.–Alkatea, Enrique Maya Miranda.

Iragarkiaren kodea: L2305866