84. ALDIZKARIA - 2023ko apirilaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOBEITI

Desgaitasuna duten pertsonei aparkatzeko txartelak ematea arautzen duen ordenantza indargabetzea. Behin betiko onespena

Berriobeitiko Udalak, 2023ko otsailaren 7an egin ohiko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen honako ordenantza hau indargabetzea: Desgaitasuna dutenei aparkatzeko txartelak ematea arautzen duen ordenantza.

Inork alegaziorik aurkeztu gabe iragan da jendaurreko aldia, hura gaitu baitzen iragarkia argitaratuta 2023ko 36. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 21ean; hala bada, behin betiko indargabetuta gelditzen da aipatu ordenantza, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Berriobeitin, 2023ko apirilaren 5ean.–Alkatea, Raúl Julio Bator Pérez.

Iragarkiaren kodea: L2305552