84. ALDIZKARIA - 2023ko apirilaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN (ELORTZIBAR)

Jarduera-lizentziaren eskaera.
Mekanika, elektrizitatea, xafla eta pintura lantegia ibilgailuak konpontzeko

Ondotik zehazten den espedientea jendaurrean egonen da udal bulegoetan, hogei egunean, iragarki hau argitaratzen denetik hasita, epe horretan egoki jotako alegazioak egin ditzaten jarduerak eragiten diela uste dutenek; hori guztia, bete dadin martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuaren 48. artikuluan xedatutakoa (foru dekretu horren bidez onetsi zen Ingurumenean eragina duten jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzeko Erregelamendua).

Sustatzailea: Juan Raúl Peña Díaz.

Jarduera: mekanika, elektrizitatea, xafla eta pintura lantegia ibilgailuak konpontzeko.

Xedea: jarduera lehenbizikoz ezartzea.

Kokalekua: Mocholi industrialdea, Elortz ibaia kalea 13-D, Noain, 1/705 katastro-lurzatia.

Noain Elortzibarren, 2023ko apirilaren 5ean.–Alkate udalburua, Sebastián Marco Zaratiegui.

Iragarkiaren kodea: L2305718