84. ALDIZKARIA - 2023ko apirilaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ELIZAGORRIA

Herri-lurretako aprobetxamenduen eskaera, herritarrendako zuzeneko adjudikazioaren modalitatean

Elizagorriko Udalak, 2023ko martxoaren 22an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hamabost egun balioduneko epea irekitzea, laborantzako herri-lurretako aprobetxamenduaren adjudikaziorako eskaerak aurkezteko udal honetan. Adjudikazio zuzena eginen da familia unitateko titularrak diren bizilagunen artean, baldin eta betetzen badituzte urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren 154. eta 182. artikuluetan eta udal honen herri-lurretako aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantzaren 16. artikuluan aipatzen diren baldintzak.

Erabaki hori betetzeko, argitara ematen da iragarki hau, eta hamabost egun balioduneko epea irekitzen, aipatu eskabideak aurkez daitezen.

Elizagorrian, 2023ko martxoaren 22an.–Alkatea, Máximo López Caro.

Iragarkiaren kodea: L2305612