84. ALDIZKARIA - 2023ko apirilaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LARRAGA

Deialdia, herri-larreen (bazkalekuak) aprobetxamendua adjudikatzeko, herritarrendako zuzeneko adjudikazioaren bitartez

Larragako Udalak, Alkatetzaren apirilaren 12ko 29/2023 Ebazpenaren bidez, deialdia onetsi du herri-larreen (bazkalekuak) aprobetxamendua adjudikatzeko, zortzi urteko eperako, herritarrendako zuzeneko adjudikazioaren prozeduraren bitartez.

Horrenbestez, iragartzen da hamabost egun balioduneko epea irekitzen dela, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, ordenantzan ezarritako betebehar eta baldintzak betetzen dituzten herritar interesdunek eskabidea aurkez dezaten, aipatu prozeduran jasotako bazkalekuen aprobetxamenduaren adjudikazioa eskatzeko, betiere jarraikiz Larragako Udalaren herri-lurretako aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantzako baldintzei (2021eko 288. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abenduaren 24koa) eta onetsitako baldintza-agiriari.

Baldintza-agiria interesdunen eskura dago udal bulegoetan, bai eta eskabide eredua, aurkeztu beharreko agirien zerrenda eta bazkalekuen ezaugarriak, azalera, kokalekua eta prezioa ere.

Honen bidez argitaratzen da, orok jakin dezan, jarraikiz Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen gaineko Erregelamenduaren 181. artikuluari (erregelamendu hori onetsi zen urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren bidez).

Larragan, 2023ko apirilaren 12an.–Alkatea, Carlos Suescun Sotés.

Iragarkiaren kodea: L2305757