84. ALDIZKARIA - 2023ko apirilaren 25a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

97/2023 EBAZPENA, apirilaren 13koa, Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez ondotik aipatzen den proiektuaren jendaurreko epea ebazten baita, eta behin betiko onesten proiektuaren desjabetzeak ukituriko ondasun eta eskubideen zerrenda. Proiektua honako hau da: Plazaolaren ibilbide zaharra berreskuratzeko Udalez gaindiko Proiektu Sektoriala, Iruña-Irurtzun tartea, "Saratsa-Iruña azpitartea".

2010eko maiatzaren 10ean hartutako erabakiaren bidez, Nafarroako Gobernuak "Plazaolaren ibilbide zaharra berreskuratzeko Udalez gaindiko Proiektu Sektoriala, Iruña-Irurtzun tartea" izeneko proiektua onetsi zuen, Plazaola Partzuergo Turistikoak sustatutakoa, eta haren onura eta interes soziala deklaratu zituen (2010eko 64. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, maiatzaren 26koa). Ondoren, 2014ko apirilaren 16an, Nafarroako Gobernuak proiektuaren ibilbidea aldatu zuen Aitzoaindik eta Saratsatik igarotzean (2014ko 82. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, apirilaren 29koa).

Nafarroako Gobernuak, 2023ko otsailaren 15ean hartutako erabakiaren bidez eta Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Zuzendaritza Nagusiak sustatuta, aipatu proiektu sektorialean beste aldaketa bat egitea onetsi zuen, Berriobeitiko udalerritik igarotzen den ibilbide-zatian (2023ko 42. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, otsailaren 28koa).

Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko zuzendari nagusiaren martxoaren 7ko 40/2023 Ebazpenaren bidez, desjabetze-prozedurari hasiera eman zitzaion, eta jendaurrean jarri zen, 15 egun baliodunez, honako proiektu honek ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda: Plazaolaren ibilbide zaharra berreskuratzeko Udalez gaindiko Proiektu Sektoriala, Iruña-Irurtzun tartea, "Saratsa-Iruña azpitartea". (2023ko 54. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, martxoaren 16koa).

Ebazpen hori eta eranskina 2023ko 54. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ziren, martxoaren 16koan, baita Gobernu Irekiaren orrian eta Itza, Berriobeiti eta Berriozar udaletako iragarki-tauletan. Halaber, iragarkiak txertatu ziren Foru Komunitatean gehien saltzen diren egunkarietan (2023ko martxoaren 21eko Diario de Navarra eta Diario de Noticias egunkarietan).

Azkenik, Nafarroako Gobernuaren 2023ko martxoaren 9ko Erabakiaren bidez, presakotzat deklaratu zen, nahitaez desjabetzearen ondorioetarako, honako proiektu honen lanek ukitutako ondasun eta eskubideak okupatzea: Plazaolaren ibilbide zaharra berreskuratzeko Udalez gaindiko Proiektu Sektoriala, Iruña-Irurtzun tartea, "Saratsa-Iruña azpitartea" (2023ko 49. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, martxoaren 9koa).

Turismoa eta Merkataritza Antolatu eta Sustatzeko Zerbitzuak jakinarazi du ezen jendaurreko epean honako hauek alegazioak aurkeztu dituztela: Carlos Arvizu Badaran jaunak, Ángeles Badaran Martínez andrearen jaraunspen jasogabearen izenean eta hura ordezkatuta; Bapi Sociedad de Alquileres SLU sozietateak, eta Berriozarko Udalak. Hona hemen alegazioen laburpena eta erantzuna:

1. alegazioa. Carlos Arvizu Badaran jauna.

a) Adierazi du desjabetzea ahalik eta txikiena izan dadila, eta ahalik eta eraginik edo kalterik txikiena eragin diezaiela ukitutako lurzatiei.

b) Espedientean alderdi interesdun izan nahi du.

Erantzuna:

a) Jakinarazi zaio ezen desjabetzearen xederako behar-beharrezkoak diren ondasunak eta eskubideak baizik ez direla okupatuko.

b) Eskatutakoa onetsi da, jaraunspen jasogabeak legitimazio aktiboa edo pasiboa baitu, bat etorrita aplikatu beharreko jurisprudentziarekin eta araudiarekin.

2. alegazioa. Bapi Sociedad de Alquileres SLU.

a) Argitaratutako ondasun-zerrendan BRS-04 finka sartzeari buruz.

Iritzi dio ondasuna behar bezala sartuta dagoela desjabetze-espedientean, bat etorrita Plazaolaren ibilbide zaharra berreskuratzeko Udalez gaindiko Proiektu Sektorialarekin, Iruña-Irurtzun tartean (proiektu horren sustatzailea Plazaola Partzuergo Turistikoa da). Nafarroako Gobernuak proiektu hori aldatu zuen, 2014ko apirilaren 16ko Erabakiaren bidez, Aitzoaingo eta Saratsako mugarteetako ibilbide-zatiari dagokionez; eta, 2023ko otsailaren 15eko Erabakiaren bidez, Berriobeitiko mugarteko ibilbide zatiari dagokionez (erabaki horiek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman ziren, hurrenez hurren, 2014ko 82. NAOn, apirilaren 29koan, eta 2023ko 42. NAOn, otsailaren 28koan).

b) Argitaratutako ondasun-zerrendan sartutako BRS-04 finkaren hirigintza-egoerari buruz.

Jakinarazi du ezen, gaur egun, aipatutako finka hori lurzoru urbanizaezin gisa sailkaturik dagoela, kategoria honetan: "ukipen bereziak: intereseko ibilbideak. Plazaolaren bidea". Jakinarazi du, halaber, ezen gaur egun Berriogoitiko (Berriobeiti) plangintza orokorra berrikusten ari dela, eta, haren arabera, hizpide dugun finka osorik sartzen dela "Aizoberri" lurzoru urbanizagarriko sektore berrian (bizitegi-erabilera orokorrekoa). Behin onetsirik, lurzoru urbanizaezin gisa sailkaturik egoteari utzi eta bizitegi-erabilerako lurzoru urbanizagarri gisa sailkatuko da.

Adierazi du, era berean, ezen administrazioarekin ados jarri nahi duela, eta nahi duela aitor dakion baduela eskubidea aipatutako finka hori "Aizoberri" sektorerako izapidetzen eta onesten den birpartzelazio proiektura emateak etorkizunean sortuko duen hirigintza-aprobetxamendua jasotzeko.

Erantzuna:

a) Zerbitzuak badu egindako adierazpenaren berri, eta badaki aipatutako ondasuna behar bezala sartuta dagoela desjabetze-prozedura honetan.

b) Zerbitzuak badu egindako eskaintzaren berri, eta adierazi du ezen desjabetze-prozeduraren dagokion fasean ebatziko dela zer zenbateko emanen zaion desjabetuari kalte-ordain gisa. Alegaziogileak aipatutako hirigintza-aprobetxamenduari dagokionez, adierazi behar da ezen, gaur egun, ukitutako lurzatia lurzoru urbanizaezin gisa sailkatuta dagoela Berriobeitiko Udal Plan Orokorrean.

3. alegazioa. Berriozarko Udala.

Jakinarazi du ezen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak BRZ-02 finka laga diola Berriozarko Udalari, Aurrekontuaren zuzendari nagusiaren abuztuaren 12ko 40/2018 Ebazpenaren bidez.

Erantzuna:

Alegatutakoa onetsi da, eta BRZ-02 finkaren titulartasuna aldatu da Berriozarko Udalaren alde.

Jarduketa hori sartua dago "Helmugan Turismo Jasangarritasuna Sustatzeko Plana, Helmugen arteko Kohesio Ekintzak, Nafarroako Landa-eremua" izeneko planean (Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko zuzendari nagusiak ekainaren 20ko 93E/2022 Ebazpenaren bitartez onetsia), eta plan hori finantzatua dago Europar Batasunaren Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoaren bidez. Mekanismo hori Europako Kontseiluaren 2020ko abenduaren 14ko 2020/2094 (EB) Erregelamenduak ezarri zuen (erregelamendu horren bidez Europar Batasuna COVID-19aren krisiaren ondoren suspertzeko tresna bat ezarri zen), eta arautzen du Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko otsailaren 12ko 2021/241 (EB) Erregelamenduak, zeinaren bidez ezartzen baita Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoa.

Horrenbestez, adierazitakoarekin bat, eta nire eskudantziak erabilita, hain zuzen ere Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak, eta Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 265/2019 Foru Dekretuaren 49. artikuluak ematen dizkidatenak,

EBAZTEN DUT:

1. Ebaztea Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko zuzendari nagusiaren martxoaren 7ko 40/2023 Ebazpenaren bidez xedatutako jendaurreko epea, azalpen zatian deskribatutako moduan, eta behin betiko onestea honako proiektu honetarako desjabetzeak ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda: Plazaolaren ibilbide zaharra berreskuratzeko Udalez gaindiko Proiektu Sektoriala, Iruña-Irurtzun tartea, "Saratsa-Iruña azpitartea". Zerrenda hori ebazpen honen eranskinean jaso da.

2. Ebazpen hau eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, eta dagokion iragarkia bidaltzea Foru Komunitatean gehien saltzen diren bi egunkaritara.

3. Ebazpen hau eta eranskina igortzea Turismoa eta Merkataritza Antolatu eta Sustatzeko Zerbitzura, eta Itzako, Berriobeitiko eta Berriozarko udaletara, iragarki-tauletan jar ditzaten.

4. Aipatzea ezen ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariari zuzendua, argitara ematen denetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluei jarraituta.

Ebazpen honen kontra administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal dute, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du alde batera uzten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Iruñean, 2023ko apirilaren 13an.–Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko zuzendari nagusia, Maitena Ezkutari Artieda.

ERANSKINA

PLAZAOLAREN IBILBIDE ZAHARRA BERRESKURATZEKO PROIEKTUA
IRURTZUN-IRUÑA TARTEA. SARATSA-IRUÑA AZPITARTEA

Ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda

FINKAREN KODEA

TITULARRA/K

UKIPENAK

KATASTROA

ES

Behin bet. okup.(m²)

O/P

Pol.

Lurz.

Izaera eta mota

HERRIA: SARATSA (ITZA)

SAR-08

Nafarroako Foru Komunitatea (errepideak)

JP

36,35

-

12

289

Errepidea

SAR-07

Jesús María Sagüés Erro jauna

Desj.

2256,72

P

12

252

Leh. alorra

SAR-09

Ebroko Konfederazio Hidrografikoa

JP

90,66

-

-

-

Erreka

SAR-06

Jesús María Sagüés Erro jauna

Desj.

16,99

P

12

81

Leh. alorra

SAR-05

Francisco Javier Gomez Hoyos jauna

Desj.

2568,49

O

12

82

Eraikina, aurri egoeran

Jesús María Sagüés Erro jauna

Desj.

93,14

P

12

83

Leh. alorra

Jesús María Sagüés Erro jauna

Desj.

2474,42

P

12

84

Lurzorua-Leh. alorra

Nafarroako Foru Komunitatea (errepideak)

JP

277,6

-

12

284

NA-4109 errepidea

SAR-01

María Teresa García Cerdán andrea

Desj.

2122,65

O

12

85

Lurzorua-Larreak

Javier Luis Cía García jauna

Rocío Cía García jauna

María Mar Cía García andrea

Alvaro Cía García jauna

SAR-02

José María Macaya Ameztegui jauna

Desj.

716,95

P

12

86

Lurzorua-Leh. alorra

SAR-11

Ebroko Konfederazio Hidrografikoa

JP

107,9

-

-

-

Erreka

HERRIA: AÑEZKAR-OTEITZA (BERRIOBEITI)

OTZ-01

María José Lecumberri Eslava andrea

Desj.

1341,93

P

2

103

Leh. alorra

María Ángeles Lecumberri Eslava andrea

Pablo Lekunberri Eslaba jauna

Rosalia Lekunberri Eslaba andrea

Jesús María Lekunberri Eslaba jauna

María Sagrario Lecumberri Donazar andrea

José María Lecumberri Donazar jauna

OTZ-02

Nafarroako Foru Komunitatea (altxonbideak)

JP

194,73

-

2

250

Altxonbidea

OTZ-03

Oteitzako Kontzejuaren herri-lurra

Desj.

402,85

P

2

104

B. Larreak

Añezkarko Kontzejuaren herri-lurra

OTZ-04

Oteitzako Kontzejua

JP

52,67

-

-

-

Bidea

OTZ-05

Berriobeitiko Oteitzako Kontzejuaren herri-lurra

Desj.

618,86

P

2

101

Larreak

Añezkarko Kontzejuaren herri-lurra

OTZ-06

Oteitzako Kontzejuaren herri-lurra

Desj.

520,12

P

2

105

Leh. alorra

Añezkarko Kontzejuaren herri-lurra

OTZ-07

José Javier Pérez de Zabalza Musquiz jauna

Desj.

1126,62

P

2

106

Leh. alorra

OTZ-08

Oteitzako Kontzejua

JP

11469,45

-

-

-

Bidea

OTZ-09

Nafarroako Foru Komunitatea (errepideak)

JP

215,79

-

2

25

NA-4508 errepidea

OTZ-10

Oteitzako Kontzejua

JP

4180,11

-

-

-

Bidea

HERRIA: ELKARTE (BERRIOBEITI)

ELR-01

Elkarteko Kontzejua

JP

6594,99

-

-

-

Bidea

HERRIA: BALLARIAIN (BERRIOBEITI)

BAL-01

Ballariaingo Kontzejua

JP

6981,05

-

-

-

Bidea

HERRIA: BERRIOGOITI (BERRIOBEITI)

BRS-05

Berriogoitiko Kontzejua

JP

4718,38

-

-

-

Bidea

BRS-06

Santiago Lopez Morgado jauna

Desj.

3092,12

G

14

165

B. Larreak-Bidea

BRS-07

Berriogoitiko herri-lurrak

Desj.

278,63

P

14

163

Leh. alorra - Bidea

BRS-08

Lydia Lopez de Ipiña Bramon andrea

Desj.

194,08

P

14

211

B. Larreak

María Asuncion Lopez-ipiña Bramon andrea

BRS-09

Berriobeitiko Udala

L/D

2550,96

-

-

-

Bidea

BRS-04

Bapi Sociedad de Alquileres SL

Desj.

632,52

G

14

328

Elkorra

BRS-03

María Dolores Martinez de Azagra Irujo andrea

Desj.

87,71

P

14

191

Leh. alorra

BRS-02

Danone SA

Desj.

456,29

P

14

50

B. Larreak

BRS-01

Danone SA

Desj.

659,2

P

14

192

B. Larreak

HERRIA: AITZOAIN (BERRIOBEITI)

AIZ-09

Danone SA

Desj.

243,8

P

16

159

Lehorreko alorra

AIZ-08

Modesto Beperet Iribarren jauna

Desj.

258,97

G

16

301

Leh. alorra - Larreak

AIZ-07

Ciudad Comercial Artesana SA

Desj.

1569,94

G

16

339

Leh. alorra-Larreak

AIZ-10

Aitzoaingo Kontzejua

JP

43,52

-

-

-

Bidea

AIZ-06

Ciudad Comercial Artesana SA

Desj.

891,48

G

16

402

B. Larreak - Bidea

AIZ-11

Berriobeitiko Udala

JP

311,31

-

-

-

Plazaola industrialdeko bidea

AIZ-05

Servifrio Iruña SL

Desj.

466,6

P

16

181

Leh. alorra

AIZ-04

Ciudad Comercial Artesana SA

Desj.

283,53

P

16

403

Leh. alorra

AIZ-03

María Carmen Iribarren Mariezcurrena andrea

Desj.

906,5

P

16

343

Lurzorua - Leh. lurra

AIZ-12

Berriobeitiko Udala

JP

52,32

-

-

-

Bidea

AIZ-13

Pedro Vignau Badaran de Osinalde jauna

Desj.

68,1

P

16

211

Lurzorua

Paloma María Vignau Uruñuela andrea

Carlos Vignau Badaran de Osinalde jauna

María Dolores Vignau Badaran de Osinalde andrea

Joaquin María Badaran Martinez de Azagra andrea

Ángeles Badaran Martinez de Azagra andrearen jaraunsleak

AIZ-14

Berriobeitiko Udala

L/D

651,98

P

16

612

Lurzorua

AIZ-15

Berriobeitiko Udala

L/D

250,43

-

-

-

Bidea

AIZ-16

María Dolores Eslava Arce andrea

Desj.

223,8

P

16

213

Lurzorua

Jesús Ramon Izquieta Anaut jauna

Jose María Izquieta Anaut jauna

AIZ-17

Berriobeitiko Udala

L/D

784,27

P

16

470

Lurzorua

AIZ-18

Berriobeitiko Udala

JP

35,07

-

-

-

Bidea

AIZ-19

Nafarroako Foru Komunitatea (errepideak)

JP

69,52

-

16

120

NA-4100 errepidea

AIZ-20

Berriobeitiko Udala

JP

57,24

-

-

-

Bidea

AIZ-21

Berriobeitiko Udala

JP

219,15

-

-

-

Bidea

AIZ-22

Berriobeitiko Udala

JP

818,69

-

-

-

Bidea

AIZ-23

Aitzoaingo Kontzejua

JP

1028,32

-

-

-

Bidea

HERRIA: BERRIOZAR

BRZ-01

Berriozarko Udala

JP

4174,46

-

-

-

Bidea

BRZ-02

Berriozarko Udala

JP

34,32

-

18

57

NA-4106 errepidea

BRZ-03

Berriozarko Udala

L/D

966,81

P

18

1176

Lurzorua

BRZ-04

Berriozarko Udala

L/D

1391,74

P

18

1177

Lurzorua

BRZ-05

Berriozarko Udala

L/D

357,88

P

18

1178

Lurzorua

HERRIA: ARTIKA (BERRIOBEITI)

ART-01

Berriobeitiko Udala

L/D

3191,62

P

21

368

Lurzorua

Nafarroako Foru Komunitatea (errepideak)

JP

237,81

-

21

391

Iruñeko Ingurabidea PA-30

Berriobeitiko Udala

L/D

458,86

P

21

822

Lurzorua

Berriobeitiko Udala

JP

3719,78

-

-

-

Bidea

Laburdurak:

Pol.: Poligonoa;

Lur.: Lurzatia;

O/P: Osoa/Partziala;

Behin bet. okup.: Behin betiko okupazioa;

ES: Eskuratzeko sistema;

Desj.: Desjabetzea;

L/D: lagapena/desjabetzea;

JP: jabari publikoa.

Obra-baimena behar du.

Leh. alorra: Lehorreko alorra;

O: Osoa; P: Partziala

Iragarkiaren kodea: F2305864