76. ALDIZKARIA - 2023ko apirilaren 14a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. LURRALDEAREN ANTOLAMENDUA ETA HIRIGINTZA

48E/2023 EBAZPENA, martxoaren 24koa, Lurralde Antolamenduko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez xedatzen baita Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila Erripagañako Udalez gaindiko Plan Sektoriala aldatzeko espedienteko araudia. Aldaketa AR-2 banaketa-arearen berrantolaketari buruzkoa da eta Pamplona Distribución SA enpresak sustatu du.

Nafarroako Gobernuak 2022ko abenduaren 21ean hartutako Erabakiaren bidez onetsi zen AR-2 banaketa-arearen berrantolaketari buruzko Erripagañako Udalez gaindiko Plan Sektoriala aldatzeko espedientea, Pamplona Distribución SA enpresak sustatua.

Erabaki hori 2022ko 262. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 30ekoan. Haren 3. xedapenean, sustatzaileari eskatu zitzaion aldaketaren testu bategina aurkez dezan, honako hauetatik eratorritako aldaketak jasotzen dituena: alegazio-idazkien ebazpena, erabakiaren txostenean jasotako kontsiderazioak, 2022ko azaroaren 23an aurkeztutako dokumentazioa, Ingurumeneko Zuzendaritza Nagusiaren azaroaren 29ko 1216E/2022 Ebazpena (zeinaren bidez ingurumen txosten estrategikoa egiten baita), eta txosten sektorialak.

Lurralde eta Paisaia Zerbitzuak 2023ko martxoaren 24an egindako txostena oinarri harturik, eta aipatutako erabakian zehaztutakoari jarraikiz, sustatzaileak 2023ko martxoaren 13an aurkezturiko testu Bategineko dokumentazioa balioztatu da.

Hori guztia aintzat harturik, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsitako Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 29.2 artikuluan xedatutako ondorioetarako, eta erabiliz Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 262/2019 Foru Dekretuaren bidez eman dizkidaten ahalmenak,

EBAZTEN DUT:

1. Erripagañako Udalez gaindiko Plan Sektoriala aldatzeko espedienteko araudia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila xedatzea; haren testu osoa ebazpen honen eranskinean jasota dago. Aldaketa AR-2 banaketa-arearen berrantolaketari buruzkoa da eta Pamplona Distribución SA enpresak sustatu du.

2. Adieraztea ebazpen honek ez duela administrazio bidea amaitzen, eta espedientean interesa dutenek, administrazio publikoek izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dutela, Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean.

Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuari aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Epeak ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasiko dira kontatzen, edo, bestela, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik.

3. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Eskubide Sozialetako Departamentuko Errealitate Sozialaren Behatokiaren Zerbitzuari; Etxebizitza Zerbitzuari; Osasun Departamentuko Plangintzarako, Ebaluaziorako eta Ezagutza Kudeatzeko Zerbitzuari; Herri-lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiari; Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Zuzendaritza Nagusiari; Biodibertsitatearen Zerbitzuko Ingurumen Eraginaren Atalari; Babes Zibileko Zerbitzuari; Nafarroako Kirolaren Institutuko Azpiegiturak Kudeatzeko Atalari; Hezkuntzako Azpiegituren Zerbitzuari; Iruñerriko Mankomunitateari; Telekomunikazioetako eta Informazio Teknologietako Zuzendaritza Nagusiari; Hegazkineria Zibilaren Zuzendaritza Nagusiari; Ebroko Konfederazio Hidrografikoari, Burlatako Udalari, enpresa sustatzaileari eta alegatzaileei.

Iruñean, 2023ko martxoaren 24an.–Lurralde Antolamenduko zuzendari nagusia, Izaskun Abril Olaetxea.

Erripagañako Udalez gaindiko Plan Sektorialaren aldaketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: F2304992