76. ALDIZKARIA - 2023ko apirilaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

OTSAGABIA
–ZARAITZUKO IBAXA ZAHAR ETXEAREN PATRONATUA–

Deialdia, lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Izendapenak

Otsagabiko Udalaren Zaraitzuko Ibaxa Zahar Etxearen Patronatua erakunde autonomoak, 2023ko martxoaren 25ean, honako hau ebatzi zuen:

Otsagabiko Udalaren Zaraitzuko Ibaxa Zahar Etxearen Patronatua erakunde autonomoak 2022ko maiatzaren 20an hartutako erabakiaren bidez onetsi zen Zaraitzuko Ibaxa Zahar Etxearen Patronatuaren 2022rako lan publikoaren eskaintza, aldi baterako enplegua egonkortzeko prozesuak eta deialdi bereziak ezartzen dituena, Enplegu publikoan dagoen behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurrien abenduaren 28ko 20/2021 Legean xedatutakoaren arabera. Aipatu erabakiaren iragarkia 2022ko 103. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 26an.

Patronatuak hartutako erabaki baten bidez onetsi ziren deialdi bat eta haren oinarriak lanpostu huts batzuk merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Erabakia argitaratu zen 2023ko 5. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 9an.

Amaitu da Otsagabiko "Zaraitzuko Ibaxa" Zahar Etxearen Patronatua erakunde autonomoan aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean lanpostu huts batzuk merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko deialdiari dagokion prozesua. Honako hauek dira lanpostu hutsak: zuzendaria, erizaina, gaueko bi laguntzaile, goizeko eta arratsaldeko zortzi laguntzaile, monitore/zaintzaile bat, garbiketako laguntzaile bat eta sukaldari bat. Eta kalifikazio epaimahaiak egindako proposamenari jarraikiz, eskatutako dokumentazioa aurkeztu ondoren, eta deialdi honetako oinarriak betez, erabaki da jarraian aipatzen diren pertsonak langile lan-kontratudun finko izendatzea dagozkien lanpostuetan.

Elvira Ruiz Recalde: zuzendaria.

M.ª Ángeles Domínguez Equiza: erizaina.

Pedro Pablo Ruiz Recalde: gaueko laguntzailea.

Irati Serramito Napal: gaueko laguntzailea.

Ana Algarra Compains: goizeko/arratsaldeko laguntzailea.

Angélica Fernández Inchusta: goizeko/arratsaldeko laguntzailea.

Ángela Margarita Cedeño Quiroz: goizeko/arratsaldeko laguntzailea.

Amaya Eseverri Barace: goizeko/arratsaldeko laguntzailea.

Leire Sarries Chocarro: goizeko/arratsaldeko laguntzailea.

Mirian Burusco Arrese: goizeko/arratsaldeko laguntzailea.

M.ª Teresa López Eseverri: goizeko/arratsaldeko laguntzailea.

Tania Leticia Zúñiga Hernández: goizeko/arratsaldeko laguntzailea.

David Hernández Martínez: monitore/zaintzailea.

Maira Leticia Hernández Vallecillo: garbitzaile laguntzailea.

Aitor Arrarás Polaina: sukaldaria.

Lanpostuen jabetza hartu beharko dute hilabeteko epean, izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera.

Ebazpen honen aurka, errekurtso hauetako bat aurkezten ahal da hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpen hau eman duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzendua Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita, edo, bestela,

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

Otsagabian, 2023ko martxoaren 28an.–Alkate udalburua, Mikel Aoiz Iriarte.

Iragarkiaren kodea: L2305356