76. ALDIZKARIA - 2023ko apirilaren 14a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

548/2023 EBAZPENA, otsailaren 7koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, herri bakoitzeko herriko festetako zaindariaren eguna ezartzen duena Iruñean aritzen ez diren Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langileentzat.

Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren abenduaren 13ko 233/2022 Foru Aginduak onetsi zuen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langileen 2023ko lan egutegia, eta 1.2 artikuluak adierazten du ezen, aste barreneko jaiegunak ezartzerakoan, Iruñean aritzen ez diren langileentzat jaiegun izanen direla Nafarroako herrietako 2023ko jaiegunen ebazpenean ezartzen den herriko jaieguna eta, herriko festak direla eta, horien hasierako eguna 12:00etatik aurrera, eta 3 egun gehiago, horietako bat larunbata. Beraz, horren ondorioetarako, bidezkoa da Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiaren ebazpen hau onestea, herri bakoitzeko herriko festetako zaindariaren eguna zehazteko, herri bakoitzean aritzen diren Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langile guztientzat.

Hortaz, Nafarroako Foru Komunitatearen esparrurako ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren herrietako 2023ko jaiegunak zehaztu ondoren Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiaren azaroaren 22ko 789/2022 Ebazpenaren bidez, bidezkoa da herri bakoitzeko herri festetako zaindariaren eguna zehaztea. Horren ondorioz, eta Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren abenduaren 13ko 233/2022 Foru Aginduaren aipatu 1.2 artikuluan ezarritakoa aplikatu beharrez, aste barreneko jaiegunak ezartzen dira Iruñean aritzen ez diren Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen langileentzat.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabilita,

EBAZTEN DUT:

1. Herri bakoitzeko herriko festetako zaindariaren eguna zehaztea, Iruñean aritzen ez diren Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langileentzat.

Iruñean aritzen ez diren langileentzat, herriko festak direla-eta jaiegun izanen dira Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren abenduaren 13ko 233/2022 Foru Aginduaren 1.2 artikuluan ezarritakoa aplikatzearen ondoriozkoak, kontuan harturik jarraian ematen den zerrenda, kasuan kasuko zaindariaren eguna eta herria jasotzen dituena:

HERRIA

ZAINDARIAREN EGUNA 2023

Abartzuza:

abuztuaren 16a

Ablitas:

abuztuaren 28a

Oibar:

abuztuaren 16a

Allo:

abuztuaren 24a

Altsasu:

irailaren 14a

Antzin:

uztailaren 21a

Andosilla:

irailaren 8a

Agoitz:

abuztuaren 14a

Arguedas:

abuztuaren 7a

Aribe:

irailaren 9a

Arroitz:

irailaren 8a

Artaxoa:

irailaren 8a

Auritz:

ekainaren 24a

Aurizberri:

abuztuaren 24a

Aiegi:

irailaren 1a

Azagra:

irailaren 8a

Bera:

abuztuaren 3a

Berbintzana:

abuztuaren 16a

Beriain:

irailaren 1a

Buñuel:

abuztuaren 16a

Cabanillas:

abuztuaren 16a

Cadreita:

uztailaren 16a

Caparroso:

irailaren 2a

Cárcar:

irailaren 14a

Zarrakaztelu:

abuztuaren 7a

Cascante:

abuztuaren 27a

Kaseda:

irailaren 9a

Castejón:

ekainaren 28a

Cintruénigo:

irailaren 8a

Corella:

irailaren 25a

Cortes:

irailaren 25a

Deikaztelu:

abuztuaren 30a

Doneztebe:

ekainaren 29a

Elizondo (Baztan):

uztailaren 26a

Espartza Zaraitzu:

abuztuaren 7a

Ezkirotz:

abuztuaren 18a

Lizarra:

abuztuaren 7a

Etxarri Aranatz:

uztailaren 31

Ezkaroze (Zaraitzu):

uztailaren 15a

Faltzes:

abuztuaren 14a

Fitero:

irailaren 10a

Fontellas:

irailaren 7a

Funes:

abuztuaren 9a

Fustiñana:

abuztuaren 7a

Goizueta:

abuztuaren 15a

Gorraitz (Eguesibar):

irailaren 9a

Uharte:

irailaren 19a

Irurita (Baztan):

maiatzaren 18a

Irurtzun:

uztailaren 20a

Izaba:

uztailaren 26a

Iturmendi:

uztailaren 16a

Lakuntza:

abuztuaren 28a

Larraga:

abuztuaren 6a

Larraintzar (Ultzama):

abuztuaren 6a

Leitza:

abuztuaren 11

Lekunberri:

urriaren 13a

Lerin:

abuztuaren 16a

Lesaka:

uztailaren 7a

Lezaun:

ekainaren 29a

Lodosa:

uztailaren 31

Los Arcos:

abuztuaren 16a

Irunberri:

abuztuaren 31

Martzilla:

abuztuaren 24a

Mélida:

abuztuaren 21a

Mendabia:

abuztuaren 24a

Mendigorria:

abuztuaren 16a

Milagro:

irailaren 3a

Miranda Arga:

abuztuaren 24a

Monteagudo:

abuztuaren 16a

Murchante:

abuztuaren 16a

Nagore:

urriaren 2a

Nabaskoze:

abuztuaren 4a

Noain (Elortzibar):

abuztuaren 23a

Otsagabia:

irailaren 1a

Olazti:

uztailaren 26a

Erriberri:

irailaren 14a

Orkoien:

ekainaren 22a

Oronoz (Baztan):

abuztuaren 14a

Ororbia:

abuztuaren 19a

Orotz-Betelu:

abuztuaren 7a

Azkoien:

irailaren 4a

Gares:

uztailaren 25a

Ribaforada:

abuztuaren 24a

Erronkari:

abuztuaren 14a

San Adrián:

uztailaren 25a

Zangoza:

irailaren 12a

Santakara:

abuztuaren 15a

Sartaguda:

abuztuaren 9a

Sesma:

abuztuaren 28a

Tafalla:

abuztuaren 16a

Tutera:

uztailaren 26a

Urrotz-Hiria:

abuztuaren 14a

Valtierra:

abuztuaren 18a

Viana:

uztailaren 24a

Alesbes:

irailaren 16a

Villatuerta:

abuztuaren 16a

Ziordia:

irailaren 8a

Zubiri (Esteribar):

abuztuaren 7a

Zudairi (Ameskoabarrena):

abuztuaren 18a

2. Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolan aritzen diren langileentzat, eskolaren funtzionamenduaren berezitasunagatik, bai eta Antsoain, Barañain, Berriozar, Atarrabia, Burlata, Zizur Nagusia, Zizur, Mutiloa, Sarriguren, Cordovilla, Elkano eta Imarkoain herrietan aritzen diren langileentzat ere, zaindariaren jaieguntzat hartuko da, herriko festak direla eta, Iruñerako ezarritakoa, hau da, uztailaren 7a.

Aurreko paragrafoko salbuespena ez zaie aplikatuko liburutegien sarean aritzen diren langileei; izan ere, kasuan kasuko lantokiaren herriko zaindariaren jaieguna izanen dute, ebazpen honen lehenbiziko atalean ezarritakoaren arabera. Beraz, ondokoak hartuko dira zaindariaren eguntzat, herriko festak direla eta, herria zein den:

Antsoain:

irailaren 16a

Barañain:

ekainaren 22a

Berriozar:

abuztuaren 31

Burlata:

abuztuaren 16a

Mutiloa:

ekainaren 23a

Atarrabia:

urriaren 2a

Zizur Nagusia:

irailaren 14a

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2023ko otsailaren 7an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ordezko gisa, hura kanpoan baita (196/2019 Foru Agindua, abenduaren 18koa), Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuko zuzendaria, Raquel San Martín Ederra.

Iragarkiaren kodea: F2304813