1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
JENDAURREKO INFORMAZIOA. Ingurumen-baimen bateratua emateko espedientea. Sustatzailea Finca La Serena SL da.
Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzeko Erregelamenduaren (martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuak onetsia) 16. artikuluan xedatutakoa betez, aditzera ematen da aipatu espedientearen dokumentazioa jendaurrean egonen dela hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunetik hasita, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko bulegoetan (Gonzalez Tablas kalea 9, beheko solairua, Iruña), jendea hartzeko orduetan (08:30etik 14:30era arte), bai eta beherago adierazten den Interneteko helbidean ere, edozein pertsona fisikok edo juridikok azter dezan eta, nahi izanez gero, alegazioak aurkez ditzan aipatu hogei egun balioduneko epean.
Espediente mota | Ingurumen baimen bateratua ematea |
Espedientearen kodea | 0001-0056-2023-000006 | Hasiera eguna | 2023-03-17 |
Unitate kudeatzailea | Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzua |
Telefonoa | 848426254-848427587 | Helbide elektronikoa | autprema@navarra.es |
Sailkapena | Legeria | Jarduera |
17/2020 Foru Legea, abenduaren 16koa | 1. eranskina / 10.12 taldea |
1/2016 Legegintzako Errege Dekretua, abenduaren 16koa | Sartu gabeko zentroa |
2010/75/EB Zuzentaraua, azaroaren 24koa | Sartu gabeko zentroa |
21/2013 Legea, abenduaren 9koa | Sartu gabeko zentroa |
Instalazioa | Zerri-gizendegia |
Titularra | FINCA LA SERENA SL. |
Zentroaren zenbakia | 3115209029 |
Tokia | 12. poligonoa, 297. lurzatia |
Koordenatuak | UTM-ETRS89, 30N ardatza, X: 581.936 eta Y: 4.703.808 |
Udalerria | LERIN |
Proiektua | Zerri-gizendegia 1944 bururentzat |
Informazioa eskatzeko organoa | BAIMEN BULEGOA autprema@navarra.es |
Alegazioak aurkezteko organoa | BAIMEN BULEGOA Alegazioak bide hauetako bat erabiliz aurkeztuko dira: –Aurrez aurre: Nafarroako Gobernuko Erregistroaren bulegoak. –Telematika bidez: Nafarroako Atarian dagoen erregistro orokor elektronikoaren bitartez (www.nafarroa.eus). –Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako gainontzeko bideetako edozein erabilita. |
Dokumentazioa kontsultatzeko Interneteko helbidea | https://extra.navarra.es/InformacionPublicaPRTR/DocumentosInformacionPublica.aspx |
Iruñean, 2023ko martxoaren 20an.–Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzuko zuzendaria, Pedro Zuazo Onagoitia.
Iragarkiaren kodea: F2304659