68. ALDIZKARIA - 2023ko apirilaren 4a - BEREZIA

5. HAUTESKUNDE PROZEDURA

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2023ko martxoaren 29an hartua, zeinaren bidez zehazten baitira Nafarroako Parlamenturako 2023ko hauteskundeetan erabili beharreko boto-paperen, gutun-azalen eta inprimakien ereduak.

Nafarroako Gobernuko lehendakariak, erabiliz Nafarroako Parlamenturako hauteskundeak arautzen dituen azaroaren 17ko 16/1986 Foru Legean aitortutako eskumenak, deia eginen du, foru dekretu bidez, Nafarroako Parlamenturako hauteskundeetarako, 2023ko maiatzaren 28rako.

Prozesu horretan dokumentu batzuk erabiltzen dira, hauteskundeei buruzko araudien aurreikuspenei jarraikiz onetsitako eredu ofizialen araberakoak. Hortaz, Hauteskunde Batzorde Zentralari dagokio onestea ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoaren 19.1.g) artikuluan aipatzen diren akten ereduak (Hauteskunde-araubide Orokorrari buruzko Lege Organikoa).

Bestalde, Barne Ministerioak ezartzen du zer gutun-azal eta inprimaki orokor erabili behar diren 2023ko maiatzaren 28an eginen diren hauteskunde prozesuetan, eta adierazten du gainerako inprimakiak eta gutun-azalak berariazkoak izanen direla hauteskunde-prozesu bakoitzerako.

Bidezkoa da, beraz, 16/1986 Foru Legearen azken xedapenak aitorturiko ahalmenak erabiliz, berariazko dokumentuak zehaztea Nafarroako Parlamenturako 2023ko hauteskundeetarako, bai eta gutun-azalen eta boto-paperen ereduak ere, galarazi gabe Hauteskunde Batzorde Probintzialak eredu ofizial gisa onesten dituenak bere eskumenez baliatuz.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak proposatuta,

ERABAKITZEN DU:

1. Nafarroako Parlamenturako 2023ko hauteskundeetan erabili beharko diren boto-paperen, gutun-azalen eta inprimakien ereduek beteko dituzte erabaki honen eranskinean adierazten diren ezaugarriak eta baldintzak.

2. Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari ahalmena ematea behar diren neurriak har ditzan erabaki honetan aurreikusitakoa behar bezala garatzeko.

3. Erabaki hau igortzea Lehendakaritzako eta Gobernu Irekiko Zuzendaritza Nagusiari eta Olga Artozqui Morrás andreari, Hauteskunde Bulegoko koordinatzailea baita.

4. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2023ko martxoaren 29an.–Nafarroako Gobernuko kontseilari-idazkaria, Javier Remírez Apesteguía.

NAFARROAKO PARLAMENTURAKO HAUTESKUNDEAK 2023

Hauteskunde-inprimakien zerrenda

P.1.

Boto-papera.

S.1.

Bozketako gutun-azala.

S.2.

Atzerrian bizi direnei hauteskunde-dokumentazioa igortzeko gutun-azala.

S.5.

Hauteskunde-mahaietan erabili beharreko gutun-azala.

C.1.

Hauteskunde-koalizioaren eraketaren komunikazioa.

C.2.a.

Hautagai-zerrendaren aurkezpena (alderdi politikoak, federazioak edo koalizioak).

C.2.b.

Hautagai-zerrendaren aurkezpena (hautesle-elkarteak).

C.3.

Sinadura orria.

R.1.

Hauteskunde-dokumentazioaren hartze-agiria.

CR.0.

Administrazioaren ordezkariaren egiaztagutuna.

CR.1.

Foru Parlamentariaren egiaztagutuna.

Deskargatu hauteskunde-inprimaki guztiak (PDFa).

Inprimakiak gaztelaniaz eta ele bitan daude (gaztelania-euskara).

Iragarkiaren kodea: F2305119