67. ALDIZKARIA - 2023ko apirilaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR

Hiri-jarduketarako plan berezia Gazolazko 3. poligonoko 87., 88. eta 89. lurzatietan. Behin betiko onespena

Zizur Zendeako Udalak, 2023ko martxoaren 9an egindako bilkuran, behin betiko onetsi zuen hiri-jarduketarako plan berezi bat Gazolazko 3. poligonoko katastroko 87., 88. eta 89. lurzatietan, arau subsidiarioetako U-13 jarduketa unitatean, Gazólaz 2020 SL sozietateak sustatua.

Argitara ematen dira behin betiko onespenaren erabakia eta hirigintzako dokumentua, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79. artikuluan ezarritakoa aplikatuz (foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Gazolatzen, 2023ko martxoaren 10ean.–Alkate udalburua, Rafael Ansó Ansó.

Hiri-jarduketarako plan berezia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2304985