67. ALDIZKARIA - 2023ko apirilaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANUE

Administrazioen arteko hitzarmenak Burutain, Olague, Etulain eta Egozkueko kontzejuekin, 2021eko uholdeetan kalteak izandako zenbait bidetan obrak egiteko

Anueko Udalaren osoko bilkurak 2022ko abenduaren 27an egindako bilkuran hartutako erabaki baten bidez, hasiera batez onetsi ziren administrazioen arteko hitzarmen-proposamenak, 2021eko abenduko uholdeen ondorioz kaltetuak izan ziren Anueko Burutain, Olague, Etulain eta Egozkueko kontzejuetako zenbait bidetan obrak kudeatzeko eta gauzatzeko lankidetza artikulatzeko xedez.

Urriaren 1eko 39/2015 Legearen 83. artikuluarekin bat, (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legea), proposamena jendaurrean egon zen 20 egunean, iragarkia 2023ko 6. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 10ean, argitaratuta.

Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legean ezarritakoa betez, hitzarmenen testu osoa argitaratzen da eranskin honetan:

Anuen, 2023ko martxoaren 8an.–Alkatea, Miguel Ángel Larrayoz Vidan.

Hitzarmena Burutaingo Kontzejuarekin (PDFa).

Hitzarmena Olagueko Kontzejuarekin (PDFa).

Hitzarmena Etulaingo Kontzejuarekin (PDFa).

Hitzarmena Egozkueko Kontzejuarekin (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2304107