67. ALDIZKARIA - 2023ko apirilaren 4a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

35/2023 EBAZPENA, martxoaren 6koa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana, zeinen bidez onesten baita Iruñeko "Paderborn-Víctor Pradera" Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoaren izen espezifikoa aldatzea. Aurrerantzean, "Paderborn-Lezkairu" izanen da.

Ikusita hemendik gutxira lekualdatuko direla Iruñeko "Paderborn-Víctor Pradera" Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoaren instalazioak, 2023-2024 ikasturtea hasiko baitute udalerri bereko Lezkairu auzoko Adela Bazo kaleko 3. zenbakian dagoen eraikin berrian, beharrezkotzat jotzen da ikastetxeko helbidea aldatzea, ikasturte horretako ikasleak onartzeko prozeduraren ondorioetarako.

Instalazioen lekualdaketa hori dela eta, ikastetxeko Eskola Kontseiluak izen espezifikoa aldatzea proposatu du, auzo berriaren izena eta Iruñeak senidetzat duen Alemaniako herriaren izena lotzeko, ikastetxeak hizkuntza horretan irakasten baitu.

Horrenbestez,

Ikusita Iruñeko "Paderborn-Víctor Pradera" Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoko Eskola Kontseiluak egindako proposamena (harekin batera, 2022ko azaroaren 30eko bileraren akta aurkeztu da, eta, gai-zerrendako 3. atalean jasotzen da ikastetxearen izen berria proposatu eta aho batez onartu dela: "Paderborn-Lezkairu").

Ikusita REJ 21-DIC-22 (1EJ) Ebazpena, Iruñeko Udaleko Hezkuntza, Herritarren Partaidetza eta Gazteriako zinegotzi ordezkariarena, 2022ko abenduaren 21ekoa, ikastetxeak aurkeztutako izena aldatzeko proposamena onesten duena.

Nafarroako Foru Komunitateko Haur Hezkuntzako Eskola Publikoetako, Lehen Hezkuntzako Ikastetxe Publikoetako eta Haur eta Lehen Hezkuntzako Ikastetxe Publikoetako Erregelamendu Organikoa onesteko otsailaren 10ean emandako 24/1997 Foru Dekretuaren 4.1 artikuluan ezarritakoaren arabera.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32.1.d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz, eta Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak proposaturik,

EBAZTEN DUT:

1. Onestea, 2023ko uztailaren 1etik aurrerako ondorioekin eta onarpen-prozesuari dagokionez (2023ko martxoaren 1etik aurrerako ondorioekin), "Paderborn-Víctor Pradera" HLHIP ikastetxearen izen espezifikoa aldatzea (ikastetxe-kodea: 31004718); aurrerantzean, "Paderborn-Lezkairu" HLHIP izanen da.

2. Ebazpen hau ikastetxeko Eskola Kontseiluari jakinaraztea, eta aditzera ematea haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daitekeela, Hezkuntza Departamentuko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

3. Ebazpen igortzea Hezkuntza Baliabideen Zuzendaritza Nagusira, Hezkuntzako Azpiegituren Zerbitzura, Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzura, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzura, Aldi Baterako Langileak Kudeatzeko Zerbitzura, Baliabide Ekonomiko eta Nominen Zerbitzura, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Antolamendu, Prestakuntza eta Kalitate Zerbitzura, Eleaniztasunaren eta Arte Ikasketen Zerbitzura, Inklusio, Berdintasun eta Bizikidetza Zerbitzura, Hezkuntzako Teknologien eta IKT Azpiegituren Zerbitzura, Hezkuntzako Informazio Sistemen Zerbitzura, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Egoitzen eta Ikastetxeen Mantentze-lanetarako Atalera, Aurrekontuen eta Kudeaketa Ekonomikoaren Atalera, Zerbitzu Osagarrien Atalera eta Ikastetxeetako Informazioa Kudeatzeko Bulegora.

4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2023ko martxoaren 6an.–Hezkuntzako zuzendari nagusia, Gil Sevillano González.

Iragarkiaren kodea: F2304161