2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
UNTZITIBAR
2023rako zerga-tasak
Untzitibarko Udalak, 2022ko abenduaren 15ean egin osoko bilkuran, erabaki du onestea 2023ko urtarrilaren 1ean indarrean sartuko diren zerga-tasa hauek:
ONDOKO ZERGA HAUETARAKO KARGA-TASEN EZARPENA
Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga
–Proiektu tekniko ikus-onetsia duten obrak: obra gauzatzeko aurrekontuaren %4, gutxieneko zenbatekoak hauek direla:
Oin berriko eraikinetarako eta zaharberritze osoetarako: 750,00 euro metro koadro eraiki bakoitzeko.
Eraikinak berritzeko eta lokalak egokitzeko, berekin badakartzate igeltserotza, instalazioak eta akaberak: 525,00 euro gauzatzen den metro koadro bakoitzeko.
Eraikinak berritzeko eta lokalak egokitzeko, berekin badakartzate igeltserotza eta akaberak: 375,00 euro gauzatzen den metro koadro bakoitzeko.
Eraikinak berritzeko eta lokalak egokitzeko, berekin badakartzate akaberak soilik: 225,00 euro gauzatzen den metro koadro bakoitzeko.
–Proiektu tekniko ikus-onetsirik gabeko obrak: aurrekontuaren %4, eta gutxienez ere 100,00 euro likidatzeko.
–Honako hauek EIOZaren likidaziotik salbuetsirik egonen dira: eraikinetako fatxadak pintatzea, eraikin, baratzetako murru, larrain eta oro har lurzatietako paretak berriz zutitzeko obrak, eta eraikinetako estalkietako teilak berriz ere paratzea, haien kostu erreala ez bada proiektu tekniko ikus-onetsirik gabeko obretan likidatu beharreko gutxieneko zenbatekoa kalkulatzeko oinarria baino handiagoa.
Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga:
1.–Aplikatu beharreko koefizienteak sortzealdiaren arabera: Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 175.2. artikuluan ezarritakoak.
2.–Karga eskala, tasak denbora-tarteka:
2.1. 0tik 5 urtera bitarte: %15.
2.2. 5etik 10 urtera bitarte: %12.
2.3. 10etik 15 urtera bitarte: %10.
2.4. 15 urte baino gehiago: %8.
Lurraren kontribuzioa:
%0,19.
Untzitin, 2022ko abenduaren 20an.–Alkatea, Francisco Javier Ibiricu Astráin.
Iragarkiaren kodea: L2217309