1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
22/2023 EBAZPENA, otsailaren 6koa, Vianako Printzea Erakundea-Kulturako zuzendari nagusiak emana, bi prestakuntza beka ematen dituena Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiko Artxiboen eta Dokumentu Ondarearen Zerbitzuan aritzeko.
Kultura eta Kultura eta Kiroleko kontseilariaren azaroaren 8ko 42/2022 Foru Aginduaren bidez, bi prestakuntza bekaren deialdia onetsi zen, Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiko Artxiboen eta Dokumentu Ondarearen Zerbitzuan aritzeko.
Honako pertsona hauek aurkeztu dute eskabidea deialdiaren barnean:
| DEITURAK | IZENA |
1 | Lacarra Martin | Carmen |
2 | Goñi Equisoain | Gonzalo |
3 | Echauri Mayor | Maite |
4 | Mugarza Strobl | Erik Albert |
5 | Almarcegui Elosegui | M.ª Covadonga |
6 | Zabalegui Ibero | Miguel |
7 | Del Río Ilincheta | Uxue |
8 | Linde Yabar | Ane |
9 | Tovar Ganuza | Angel Luis |
10 | Aguirre Catalan | Elena |
11 | Aguilar Aceña | Sara |
12 | Aragon Malo | Jaime |
13 | Artola Rípodas | Iñaki |
14 | Loor Gonzalez | Tommy Voltaire |
15 | Grijalba Gomez | Alba |
9. oinarrian xedatutakoaren arabera izendatutako ebaluazio batzordeak egiaztatu du eskatzaile guztiek betetzen dituztela bekak eskuratzeko baldintzak.
Ebaluazio batzordeak, 7. oinarrian ezarritakoari jarraikiz, aurkeztu diren eskaerak baloratu ditu, eta, horren ondorioz, eskatzaileen hurrenkera hau prestatu du, eskuratutako puntuazioa zehaztuta:
DEITURAK | IZENA | ESPEDIENTEA | HIZKUNTZAK | BESTE TITULU BATZUK | LAN ESPERIENTZIA | BESTELAKO PRESTAKUNTZA | GUZTIRA |
Lacarra Martin | Carmen | 2 | 0,50 | 2,5 | | 0,10 | 5,10 |
Goñi Equisoain | Gonzalo | 2 | | 2,5 | | 0,20 | 4,70 |
Echauri Mayor | Maite | 2 | 0,25 | 1 | | | 3,25 |
Mugarza Strobl | Erik Albert | 2 | 0,75 | 0,50 | | | 3,25 |
Almarcegui Elosegui | M.ª Covadonga | 2 | 0,50 | 0,50 | | | 3 |
Zabalegui Ibero | Miguel | 2 | 0,25 | 0,50 | | | 2,75 |
Del Río Ilincheta | Uxue | 2 | 0,75 | | | | 2,75 |
Linde Yabar | Ane | 2 | 0,50 | | | 0,10 | 2,60 |
Tovar Ganuza | Angel Luis | 2 | 0,50 | | | 0,10 | 2,60 |
Aguirre Catalan | Elena | 2 | | | | | 2 |
Aguilar Aceña | Sara | 1 | | 0,50 | | | 1,50 |
Aragon Malo | Jaime | 1 | 0,25 | | | | 1,25 |
Artola Rípodas | Iñaki | 1 | 0,25 | | | | 1,25 |
Loor Gonzalez | Tommy Voltaire | 1 | | | | | 1 |
Grijalba Gomez | Alba | 1 | | | | | 1 |
Horrenbestez, Kultura eta Kirol Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 273/2019 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiko Artxiboen eta Dokumentu Ondarearen Zerbitzuan aritzeko bi prestakuntza bekaren deialdian onartutako eskatzaileen zerrenda onestea, baita eskatzaileen lehentasun ordena ere, merezimenduen baremazioan lortutako puntuazioaren araberakoa, azalpen zatian zehazten den moduan.
2. Carmen Lacarra Martin andreari eta Gonzalo Equisoain jaunari ematea Artxiboen eta Dokumentu Ondarearen Zerbitzuan aritzeko prestatzeko bekak, horiek lortu baitituzte puntuaziorik onenak. Gainerako eskaerak ezetsi egin dira.
3. Bekak 2023ko martxoaren 1ean hasi, eta abenduaren 31n bukatuko dira. Artxiboen eta Dokumentu Ondarearen Zerbitzuak Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiari eskatuz gero, bekak 12 hilabetez luzatzen ahalko dira, gehienez ere hiru urte bete arte, lehenbiziko aldia eta luzapenak baturik.
4. Guztira 22.075,80 euroko gastua xedatzea (11.037,90 euro beka bakoitzerako), honela banatua:
- 21.968,22 euro (10.984,11 euro beka bakoitzerako); 2023ko Gastuen Aurrekontuko "Bekak" izeneko A21001 A2400 4800 332100 aurrekontuko partidaren kargura egotziko dira.
- 107,58 euro (53,79 euro beka bakoitzerako) 2024ko Nafarroako Aurrekontu Orokorretan horretarako gaitzen den partidaren kargura. Kopuru hori Gizarte Segurantzaren 2023ko abenduko enpresa kuotari dagokio, zeina 2024ko urtarrilean ordaindu behar baita.
5. 4.415,16 euro askatzea "Bekak" izeneko aurrekontuko partidaren kargura.
6. Ebazpen hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 22. artikuluan ezarri bezala, eta Kultura eta Kirol Departamentuko iragarki-taulan, eta ohartaraztea zilegi dela ebazpenaren kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Kultura eta Kiroleko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legean xedatutakoarekin.
7. Ebazpen hau jakinaraztea Idazkaritza Tekniko Nagusiari, Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegoari, Artxiboen eta Dokumentu Ondarearen Zerbitzuari, Carmen Lacarra Martin andreari, Gonzalo Goñi Equisoain jaunari eta gainerako interesdunei.
Iruñean, 2023ko otsailaren 6an.–Vianako Printzea Erakundea-Kulturako zuzendari nagusia, Ignacio Apezteguía Morentin.
Iragarkiaren kodea: F2301961