2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
UKAR
Bake epaile titularraren eta ordezkoaren karguak hutsik
Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 101. artikuluan xedatua bete beharrez, hamabost egun balioduneko epea ireki da, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, legez eskatzen diren baldintzak beterik, udalerri honetako bake epaile titular nahiz ordezko izateko interesa dutenek eskaera egin dezaten udal bulegoetan.
Ukarren, 2023ko otsailaren 8an.–Alkatea, Carlos Lecumberri Erro.
Iragarkiaren kodea: L2302093