29. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 10a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

8/2023 FORU AGINDUA, urtarrilaren 31koa, Kultura eta Kiroleko kontseilariak emana, zeinaren bidez María Sagrario Esnoz Vidaurre andrea izendatzen baita, bitarte baterako, Argitalpen Bulegoko buru. Bulego hori Baliabideen eta Garapen Estrategikoaren Atalari atxikita dago, Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusian.

Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak hirugarren xedapen gehigarriko 2. apartatuan ezartzen duenez, ataletako eta bulegoetako burutzak bitarte baterako bete daitezke, organo eskudunak egindako izendapenaren bidez; burutza horiek betetzen dituztenek nahitaez Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikiak izan beharko dute.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen bosgarren xedapen gehigarriak xedatzen duenez, kasuan kasuko unitate organikoa atxikita duen departamentuko titularrari dagokio atalburuak eta bulegoburuak bitarte baterako izendatzea eta kargutik kentzea, hartan aipatzen diren txostenak eman ondotik. Horri dagokionez, espedientean jaso dira bai Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiaren aldeko txostena, bai Eskubide Sozialetako Departamentuaren adostasuna.

Hortaz, otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz, haren bidez zehazten baitira Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak,

AGINTZEN DUT:

1. María Sagrario Esnoz Vidaurre andrea Argitalpen Bulegoko buru izendatzea bitarte baterako. Bulego hori Baliabideen eta Garapen Estrategikoaren Atalari atxikita dago, Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusian. Izendapenak 2023ko otsailaren 1etik aurrera izanen ditu ondorioak.

2. Foru agindu hau interesdunari jakinaraztea, eta Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiari eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2023ko urtarrilaren 31n.–Kultura eta Kiroleko kontseilaria, Rebeca Esnaola Bermejo.

Iragarkiaren kodea: F2301572