29. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

OLTZA ZENDEA

Deialdia, berdintasunerako agentearen lanpostua aldi baterako kontratuen bidez betetzeko izangaien zerrenda bat hautaproben bidez eratzeko. Aldaketa 5.1 oinarrian

Tokiko Gobernu Batzarrak 2022ko urriaren 20an hartutako erabakiaren bidez (2022ko 217. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, azaroaren 3koa), onetsi zen deialdi bat, izangaien zerrenda bat eratzeko hautaproben bidez, berdintasunerako agentearen lanpostua aldi baterako kontratuen bidez betetzeko.

2022ko abenduaren 2an, Arantza Bidondo Arnedok gora jotzeko errekurtsoa jarri zuen Tokiko Gobernu Batzarraren erabakiaren aurka, eskatzeko alda zezatela deialdiaren 5.1 oinarria, lehiaketaldiaren balorazioari buruzkoa.

Tokiko Gobernu Batzarrak, 2023ko urtarrilaren 24an hartutako erabakiaren bidez, baietsi egin zen Arantza Bidondo Arnedok aurkeztutako berraztertzeko errekurtsoa, ezarritakoa Tokiko Gobernu Batzarrak 2022ko urriaren 20an hartutako erabakiaren aurka.

Hortaz, erabaki da aldatzea 5.1 oinarria, Oltza Zendeako Udaleko berdintasunerako agentearen lanpostua aldi baterako kontratuen bidez betetzeko izangaien zerrenda bat hautaproben bidez eratzeko deialdian. Honela idatzita geldituko da:

5.1. Prestakuntza: 10 puntu gehienez.

–Unibertsitateko graduondoko ikasketa bukatuak, berdintasunerako agenteari buruzkoak. 2 puntu emanen da 200 orduko, eta 8 puntu gehienez. Ez da baloratuko 200 ordu baino gutxiagoko ikasketarik. Gutxieneko formazio hori gainditurik, 200 ordutik beherako zatiei esleituko zaie dagokien puntuazio proportzionala.

–Berdintasunerako agentea izateko ikastaro burutuak, administrazio publikoek antolatutakoak. 0,25 puntu emanen da 10 orduko, eta 2 puntu gehienez. Ez da baloratuko 10 ordu baino gutxiagoko ikastarorik. Gutxieneko iraupen hori gainditurik, 10 ordutik beherako zatiei esleituko zaie dagokien puntuazio proportzionala".

Erabaki honen aurka, errekurtso hauek aurkez daitezke:

a) Gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioko organo eskudunari zuzendua, bat etorriz uztailaren 13ko 29/1998 Legearekin, zeinaren bidez arautzen baita Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa, bi hilabeteko epean, errekurritutako egintza jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita.

Oltza zendean, 2023ko urtarrilaren 24an.–Alkatea, Moisés Garjón Villanueva.

Iragarkiaren kodea: L2301350