29. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 10a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

11E/2023 EBAZPENA, urtarrilaren 18koa, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez zuzentzen baita Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako zuzendari kudeatzaileak urtarrilaren 11n emandako 8E/2023 Ebazpenean atzemandako akatsa. Azken ebazpen horren bidez xedatu zen kargutik kentzea Susana Sarrías Escors andrea, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako Familiaren eta Adingabeen Zuzendariordetzako Familia Bulegoko burua.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 125,1. artikuluak ezartzen duenaren arabera, administrazio egintzetan eta xedapenetan egiten diren akats material, aritmetiko edo egitatezkoak zuzentzea kasuan kasuko egintza edo xedapena eman duen organoari dagokio.

Ikusirik transkripzio-akats material bat egin dela Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako zuzendari kudeatzaileak urtarrilaren 11n emandako 8E/2023 Ebazpenean, zeinaren bidez xedatu baitzen Susana Sarrías Escors andrea, Familia Bulegoko burutzatik kentzea, zehazki, kargu-uztearen ondorioak hasteko egunari dagokionez.

EBAZTEN DUT:

1. Zuzentzea Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako zuzendari kudeatzaileak urtarrilaren 11n emandako 8E/2023 Ebazpenean egindako transkripzio-akats materiala. Ebazpen horren bidez xedatu zen kargutik kentzea Susana Sarrías Escors andrea, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako Familiaren eta Adingabeen Zuzendariordetzako Familia Bulegoko burua. Horrenbestez,

Honako hau dioen tokian:

"Ebazpen honek 2023ko urtarrilaren 16tik aurrera izanen ditu ondorioak (azken eguna burutzan)."

Honako hau behar du:

"Ebazpen honek 2023ko urtarrilaren 17tik aurrera izanen ditu ondorioak (azken eguna burutzan)"

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

3. Ebazpen hau interesdunari jakinaraztea, eta igortzea Familiaren eta Adingabeen Zuzendariordetzara, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziara, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Erregistro Nagusiaren Atalera eta Nominen eta Gizarte Segurantzaren Atalera, eta Eskubide Sozialetako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiko Langileriaren Kudeaketarako Bulegora, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2023ko urtarrilaren 18an.–Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako zuzendari kudeatzailea, Inés Francés Román.

Iragarkiaren kodea: F2301066