263. ALDIZKARIA - 2023ko abenduaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IRUÑA

Deialdia Kontu-hartzaile Ordezkariaren 2 lanpostu oposizio bidez betetzeko, Iruñeko Udalaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzura aritzeko

Iruñeko Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak, 2023ko azaroaren 20an, deialdia onestea erabaki zuen, honako oinarri hauekin bat:

OINARRIAK

1.–Deialdiaren xedea.

1.1. Deialdi honen xedea da kontu-hartzaile ordezkariaren 2 lanpostu, funtzionario araubidekoak eta A mailakoak, oposizio bidez betetzea, Iruñeko Udalaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzura aritzeko. Deialdia honako arau hauetan xedatutakoaren arabera gauzatuko da: abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onetsi zuena; ekainaren 5eko 113/1985 Foru Dekretua, Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua onesten duena; aplikatzekoak diren gainerako arauak, eta deialdi honetako oinarriak.

1.2. Lanpostuak, Ogasuneko eta Hirigintza Gerentziako Alorrari atxikiak eta plantilla organikoan 103000-3 y 130000-1 zenbakiekin identifikatuak,hurrenez hurren, honako txanda hauetan banatuko dira:

–1 lanpostu txanda irekian.

–1 lanpostu igoera txandan.

Lanpostu horiek aldatzen ahalko dira kontu-hartzaile ordezkariaren lekualdatze-lehiaketaren emaitzen arabera, zeina Iruñeko Udaleko Pertsonen Kudeaketako zuzendariak ebazpen bidez onetsi baitzuen 2023ko azaroaren 3an.

1.3. Igoera-txandan bete gabe gelditzen diren lanpostuak, izangaiek hautapen-probak gainditzeko behar den gutxieneko puntuazioa ez lortzeagatik, txanda irekikoei gehituko zaizkie.

Bestalde, baldin eta igoera-txandan probak gainditzen dituzten izangaien kopurua lanpostu hutsen kopurua baino handiagoa baldin bada, txanda horretako probak gainditu eta plazarik gabe gelditutako izangaiak lehian arituko dira txanda irekiko izangaiekin txanda horretako lanpostuetarako, betiere lortzen duten bukaerako puntuazioaren arabera.

Halaber, txanda irekiko lanpostu hutsetarako lehiatzen ahalko dira, aurreko paragrafoan zehaztutako eran, deialdiaren 8.1 oinarrian aipatutako agiriak aurkezteko epea amaitutakoan deialdi honetako 2.1.2 oinarrian berariaz ezarritako baldintzak betetzen ez dituzten igoera-txandako izangaiak.

1.4. Izendapenak eta lanpostuaz jabetzeak nomina eta plantillako funtzionario bihurtuko dituzte izendatuak, Iruñeko Udaleko funtzionarioei buruz indarra duten xedapenetan adierazitako eskubide eta betebehar guztiekin, eta Gizarte Segurantzaren Araubide Orokorrean afiliatu, eta bertan alta emanen zaie, aipatu araubide horretan aurreikusitako babesaren pean.

Aurrekoa gorabehera, eta Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutua onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuko Bederatzigarren Xedapen Gehigarriaren 3. puntuan ezarritakoarekin bat, baldin eta Montepio bateko eskubide pasiboen araubidean afiliatuta badaude, aukeratzen ahalko dute Montepio horretan geratzea, martxoaren 5eko 10/2003 Foru Legeak araututako eskubide pasiboen araubidearen babespean, edo Gizarte Segurantzaren Araubide Orokorrean afiliatzea.

2.–Baldintzak.

2.1. Izangaiek honako baldintza hauek bete beharko dituzte oposizioan onartuak izateko:

2.1.1. Izangai guztiek bete beharrekoak:

a) Espainiako nazionalitatea izatea, edo Europar Batasuneko beste estatu batekoa, edo Europako Erkidegoak sinatu eta Espainiak berretsitako nazioarteko itunak direla medio langileen zirkulazio librea aplikatzen ahal den eremuko estatu batekoa.

Espainiako nazionalitatea, Europar Batasuneko beste estatu bateko edo aipatu nazioarteko itunak sinatutako beste estatuetako nazionalitatea duten herritarren ezkontideek ere parte hartzen ahal dute, betiere, zuzenbidez bereizita ez badaude, eta, orobat, beren ondorengoek eta ezkontideenek –zuzenbidez bereizita ez badaude–, hogeita bat urtetik beherakoak badira, edo adin horretatik gorakoak izanda haien kargura bizi badira.

b) Hamasei urte beteak izatea eta nahitaezko erretiroa hartzeko ezarritako adina gainditua ez izatea.

c) Lizentzia- edo Gradu-titulua Zuzenbidean, EAZn, Ekonomian, Aktuariotza eta Finantza Zientzietan edo Ekonomia eta Enpresa Zientzietan edo horietako baten baliokidea den titulu bat edukitzea, edo titulua eskatzeko eskubideak ordaindu izanaren ordezkagiria, eskaerak aurkezteko epea amaitzen den egunean.

Atzerrian eskuratutako titulazioen kasuan, dagokien baliozkotzea edo, bestela, horren homologazio-egiaztagiria eduki beharko dute.

d) Behar besteko gaitasun fisiko eta psikikoa izatea, bete behar dituzten eginkizunetan aritzeko.

e) Eginkizun publikoetan aritzeko desgaitu edo gabeturik ez egotea, ezta inongo administrazio publikoren zerbitzutik bereizita ere.

2.1.2. Berariazko betekizunak igoera-txandako izangaiendako:

Txanda honetako izangaiek, aurreko apartatuan adierazitakoez gain, honako betekizun hauek bete beharko dituzte:

a) Nafarroako edozein Administrazio Publikotako langile finko izatea, borondatezko nahiz behartutako eszedentzian ez egotea,borondatezko eszedentzian dagoen pertsona administrazio deitzaileko beste lanpostu finko edo aldi baterako batean ari denean izan ezik.

b) Deialdiko lanpostu hutsen maila berekoak edo beheragokoak izatea.

c) Administrazio Publikoetan 5 urteko antzinatasun aitortua izatea, salbu Nafarroako Polizia Kidegoetako kideak, horiek zortzi urtez benetan zerbitzu emanak eduki beharko baitituzte kidego horietan.

2.2. Betekizun horiek eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean beteta eduki beharko dituzte izangaiek, eta lanpostuaren jabetza hartu arte mantendu beharko dira.

Aurrekotik salbuetsita dago, igoera txandako izangaiei dagokienez, borondatezko eszedentzian edo nahitaezkoan ez egoteko baldintza. Izan ere, eskaerak aurkezteko epea bukatzen denean bete beharko dute baldintza hori, bai eta deialdiaren 8.1 apartatuan agiriak aurkezteko aurreikusten den epea bukatzen denetik lanpostuaren jabetza hartzeko unera arte ere.

2.3. Izendatuak izateko proposatutako izangaiek deialdi honen oinarriek zehazten duten unean egiaztatu beharko dituzte aurreko betekizun horiek.

3.–Eskaerak.

3.1. Eskaerak aurkezteko epea.

Deialdian parte hartzeko eskaerak hogeita hamar egun naturaleko epean aurkeztu beharko dira, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina kontatuta. Eskaerak aurkezteko ezarritako epea luzaezina izanen da.

3.2. Eskaera aurkeztea eta formalizatzea.

Hautapen-prozesu honetan parte hartu nahi dutenek eskaera telematikoki aurkeztu beharko dute, Interneten bidez, www.pamplona.es/eu helbidean, honako nabigazio bide honi jarraiki: "Izapideak eta lizitazioak", "Lan-eskaintzak", "Enplegu publikoa", "Enplegu publikoko deialdiak", deialdi honi dagokion aipamenean.

Desgaitasuna duten izangaiek denboraren nahiz bitartekoen egokitzapenak eskatuz gero horiek beharrezkoak diren probetarako, hala jakinarazi beharko dute eskaeran, eta zehaztu, horretarako prestatutako espazioan, zein den eskatutako egokitzapena edo zein diren eskatutako denboraren eta/edo bitartekoen doikuntzak. Horretarako, izangaiak egoki jotzen dituen agiriak aurkezten ahalko ditu eskaera aurkezteko unean, 3.4 apartatuan ezarritakoarekin bat.

3.3. Tasak.

Azterketa-eskubideengatik eta espedientea formalizatzeagatik ordaindu beharreko tasa 25 eurokoa da. Tasa telematikoki ordainduko da, eskaera formalizatzeko unean, telematikoki ordaintzeko sistema seguru baten bidez.

3.4. Eskaerarekin batera aurkeztu beharreko agiriak.

Eskaera online aurkezteko unean, izangaiek, kasuaren arabera, honako agiri hauek aurkeztu beharko dituzte:

–Lizentzia- edo Gradu-titulua Zuzenbidean, EAZn, Ekonomian, Aktuariotza eta Finantza Zientzietan edo Ekonomia eta Enpresa Zientzietan edo horietako baten baliokidea den titulua, edo titulua eskatzeko eskubideak ordaindu izanaren ordezkagiria, eskaerak aurkezteko epea amaitzen den egunean.

Atzerrian eskuratutako tituluen kasuan, dagokien baliozkotzea edo, bestela, horren homologazio-egiaztagiria aurkeztu beharko dute.

–Deialdian igoera-txandan parte hartu nahi duten izangaiak Iruñeko Udala ez den Nafarroako beste administrazio publikoren bateko langile finkoak badira, deialdi honen 2.1.2 apartatuan jasotzen diren baldintzak betetzen dituztela frogatzeko egiaztagiriak aurkeztu beharko dituzte eskaerarekin batera.

–Desgaitasun bat aitortua duten izangaiek hori frogatzeko agiria –organo eskudunak emana– aurkeztu beharko dute.

3.5. Agiri horiek aurkezten ez dituztenak ez dira deialdian onartuak izanen, eta baliorik gabe geldituko dira ordura arte haiek gauzatutako egintza guztiak, eskaeran egindako faltsukeria dela-eta legokiekeen erantzunbeharra ezertan galarazi gabe.

3.6. Aski izanen da dokumentazioaren kopia arruntak aurkeztea, baina aurkeztutako datuak edo agiriak ez-zuzenak edo faltsuak badira, eskatuko dira behar diren erantzukizun penal, zibil edo administratiboak.

4.–Izangaien onarpena.

4.1. Eskaerak aurkezteko epea amaitutakoan, Pertsonen Kudeaketako zuzendariak ebazpena emanen du izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onetsiz, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin aginduko du.

4.2. Baztertutako izangaiek aukera izanen dute hamar egun balioduneko epean, behin-behineko zerrenda Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera kontatuta, erreklamazioak aurkezteko edo, hala behar izatera, egindako akatsak zuzentzeko.

4.3. Behin erreklamazioak aurkezteko epea iraganik eta haien gainean ebatzitakoan, Pertsonen Kudeaketako zuzendariak izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko ebazpena emanen du, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin aginduko.

4.4. Izangaiei ez zaizkie azterketa-eskubideak itzuliko, baldin eta baztertuak izan badira beraiei egozten ahal zaizkien arrazoiengatik.

4.5. Onartuen zerrendan agertzeak ez du esan nahi bertan ageri direnei aitortzen zaienik betetzen dituztela ebazpen honen bidez iragartzen den prozeduran eskatutako baldintzak. Hautapen-prozedura gainditu ondoren izangaiek aurkeztu beharreko dokumentazioa aztertzen denean egiaztatzen bada ez dutela baldintzaren bat betetzen, interesdunek prozedura honetan parte hartzeagatik izan ditzaketen eskubide guztiak galduko dituzte, ezertan galarazi gabe faltsukeria dela-eta legozkiekeen erantzukizun penal, zibil edo administratiboak.

5.–Kalifikazio-epaimahaia.

5.1. Kalifikazio-epaimahaia honako kide hauek osatuko dute:

–Epaimahaiburua: Nuria Larráyoz Ilundain, Iruñeko Udaleko Ogasun Alorreko zuzendaria.

  • Epaimahaiburu ordezkoa: María Echavarri Miñano, Iruñeko Udaleko Ogasuneko eta Pertsonen Kudeaketako zinegotzi ordezkaria.

–Epaimahaikidea: Juan Bautista Labairu Elizalde, Iruñeko Udaleko kontu-hartzailea.

  • Epaimahaikide ordezkoa: Ernesto Tohane Eguiluz, Iruñeko Udaleko kontu-hartzaile ordezkaria.

–Epaimahaikidea: José Javier García Logroño, Nafarroako Kontuen Ganberako auditorea.

  • Epaimahaikide ordezkoa: Miguel Ángel Aurrecoechea Gutiérrez, Nafarroako Kontuen Ganberako auditorea.

–Epaimahaikidea: Mónica Sánchez Ibáñez, Iruñeko Udaleko Langileen Batzordeko ordezkaria, batzordeak berak izendatua.

  • Epaimahaikide ordezkoa: Carmen Uriz Balliriain, Iruñeko Udaleko Langileen Batzordeko ordezkaria, batzordeak berak izendatua.

–Idazkaria: Javier Bernabeu Llovet, Iruñeko Udaleko Ogasuneko Alorreko idazkari teknikoa.

  • Idazkari ordezkoa: M.ª del Mar Indave García, Iruñeko Udaleko Aldizkako Tributuetako Departamentuko arduraduna.

5.2. Hautaprobak egiten hasi aurretik eratu beharko da epaimahaia.

Epaimahaia ezin izanen da eratu, ez eta jardun ere, gutxienez kideen gehiengo osoa ez badago bertan.

Kide anitzeko organoaren eraketak eta jardunak balio izateko, epaimahaiburuak eta idazkariak bertan egon beharko dute, edo, hala behar izatera, haien ordezkoek, kontuan harturik ordezko izaten ahal direla, baita ere, epaimahaikide ordezko gisara izendatutakoak, bigarren ordezpena egitea beharrezkoa izanez gero.

5.3. Kalifikazio-epaimahaiko kideek parte hartzeari uko egin beharko diote, eta organo deitzaileari hori jakinarazi, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23. artikuluan horretarako aurreikusiak dauden arrazoiak suertatzen badira.

Izangaiek, halaber, zilegi dute epaimahaikideak errekusatzea, egoera horietako bat gertatzen denean.

5.4. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdiko oinarrien interpretazioari eta aplikazioari buruz sortzen diren gorabehera guztiak.

5.5. Epaimahaiak aholkulari adituak deitzen ahalko ditu proba guztietarako nahiz batzuetarako. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira arituko, eta horietan bakarrik emanen diote laguntza epaimahaiari.

6.–Oposizioaren garapena.

6.1. Oposizioa 2024ko irailetik aurrera hasiko da.

6.2. Izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko emanen den ebazpenean zehaztuko dira oposizioko proba egiteko tokia, eguna eta ordua.

6.3. Oposizioak proba bat izanen du, eta proba horrek bi zati izanen ditu:

a) 1. atala: test erako galdetegia.

Ariketa teorikoa da, eta izangaiek deialdi honen I. eranskinean jasotako gai-zerrendako gaiei buruzko 100 galdera –test modukoak– gehienez erantzun beharko dituzte idatziz, gehienez ere 120 minutuko epean. Galdera bakoitzak erantzun posible batzuk izanen ditu aukeratzeko, baina bat bakarra izanen da baliozkoa. Proba egin aurretik zehaztuko dira hori baloratzeko irizpideak eta nola zigortu akatsak hainbat erantzun-aukera dituzten galderetan.

Ariketa honetan gehienez ere 60 puntu eskuratzen ahalko dira. Bazterturik geldituko dira ariketan gutxienez 30 puntu erdiesten ez dituzten izangaiak.

b) II. atala: bi kasu teoriko-praktiko ebaztea.

Ariketa teoriko-praktikoa da, eta idatziz ebatzi beharko dira epaimahaiak deialdi honen I. eranskineko gaitegian jasotako gaiei buruz test erako galderen bidez proposatutako bi kasu praktiko. Epaimahaiak ariketaren hasieran zehaztuko du izangaiek zenbat denbora izanen duten ariketa egiteko.

Bigarren ariketa honetan gehienez ere 40 puntu eskuratzen ahalko dira. Proba gaindituko dute, proban, orotara, gutxienez 20 puntu lortzen dituzten izangaiek.

6.4. Oposizioko probetarako dei bakarra eginen da, eta izangaiek nortasun agiri nazionala, pasaportea edo gidabaimena eraman beharko dute. Oposiziotik baztertuak izanen dira iragarritako egunean, orduan eta tokian agertzen ez diren izangaiak eta aipatu diren agirien bidez identifikatzen ez direnak.

6.5. Oposizioko proba deialdiko I. eranskinean zehazten den gaiei buruzkoa izanen da.

Deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean zein egunetan argitaratu eta egun horretan indarra duen araudiaren arabera eskatuko dira gai guztiak.

6.6. Hautaproba egin bitartean, beharrezko egokitzapenak ezarriko dira, probak egiteko denboraren nahiz bitartekoen aldetik, desgaitasuna aitortua eduki eta eskaeran halakorik eskatu duten izangaiendako.

6.7. Proba amaituta, epaimahaiak Iruñeko Udalaren webgunean (www.pamplona.es/eu), deialdiaren laburpenean, argitaratuko du izangaiek erdietsitako puntuazioa eta 5 egun baliodunetako epea emanen du interesdunek balorazioei buruz erreklamazioak egin ditzaten eta eskubidez komeni zaien guztia alega dezaten.

7.–Gainditu dutenen zerrenda.

7.1. Behin hautaprobak bukatuta, kalifikazio-epaimahaiak Iruñeko Udalaren webgunean (www.pamplona.es/eu) argitaratuko du probak gainditu dituzten izangaien zerrenda oposizioan lortutako kalifikazioekin, txanden arabera banatuta eta eskuratutako puntuazio-hurrenkerarekin bat, eta zerrenda hori Pertsonen Kudeaketako zuzendariari helaraziko dio, betekizunak egiaztatu eta lanpostu hutsak aukeratzeko izapideak egin ditzan.

7.2. Amaierako emaitzetan puntu berdinketarik gertatuz gero, probaren II. atalean puntuazio handiagoa lortu dutenen alde ebatziko da.

Berdinketak bere horretan jarraitzen badu, zozketa bakar batez ebatziko da horretarako deituko den ekitaldi publikoan. Alfabetoko bi letra aterako dira ausaz, eta berdinketak lehen abizenaren hurrenkera alfabetikoaren arabera ebatziko dira, lortutako bi letretatik abiatuta. Ondorio horietarako, "ZZ" letren ondoren "AA" letrak joanen dira. Haren lehen abizena hasierako bi hizkiekin hasten den izangairik ez badago, kontuan hartuko da zer abizen dagoen hurrengoa hurrenkera alfabetikoan. Zozketaren emaitzak Iruñeko Udalaren webgunean argitaratuko dira.

8.–Betekizunen egiaztapena eta lanpostu hutsen hautaketa.

8.1. Pertsonen Kudeaketako zuzendariak 10 egun balioduneko epea irekiko du izangaiek, horretarako ezarriko den bidea baliatuta, bete beharreko baldintzak egiaztatzeko agiri hauek aurkez ditzaten:

a) Deialdiaren 2.1.1.c) oinarrian eskatutako tituluetako baten jatorrizko agiria edo fotokopia konpultsatua, edo hura erdiesteko eskubideak ordaindu izanaren ordezkagiriarena, edo, bestela, eskaera aurkezteko epea amaitu baino lehenago hura lortzeko egoeran egotearen gaineko ziurtagiria.

8.2. Behin izapide hori bete ostean, Pertsonen Kudeaketako zuzendariak lanpostu hutsak hautatzeko ekitaldirako deia eginen du, eta horretarako argitara emanen ditu hautatu beharreko lanpostu hutsak –haien kopurua handitzen ahalko da, gerora onets daitezkeen lan-eskaintza publikoen arabera–, izangaien zerrenda –lanpostu hutsak hautatzeko puntuazio-ordenaren arabera daukaten lehentasun-hurrenkerarekin bat eta txandetan banatuak– eta lanpostu hutsak hautatzeko izangaiei ematen zaien epea.

Informazio hori Udalaren webgunean argitaratuko da.

Ondoren, izangaiek, ezarritako epearen barnean, lehentasun-hurrenkeran jakinaraziko dituzte nahiago dituzten lanpostu hutsak.

8.3. Lanpostu hutsak hautatzerakoan, %33ko desgaitasuna edo handiagoa aitortua duten izangaiek lehentasuna izanen dute gainerako izangaien aurretik, kontuan hartu gabe zein txandaren bidez hartu duten parte.

Aurrekoa gorabehera, desgaitasuna duen izangairen bat baldin badago, eta desgaitasun horrek eragina badu lanpostu batean edo bestean jarduteko, lanpostuak banatzen hasi aurretik, desgaitasunera hobekien egokitzen dena eskainiko zaio, balorazio- eta orientazio-talde eskudunak horren gainean egiten duen txostena aztertu eta gero.

Bestalde, probak igoera-txandan gainditzen dituzten izangaiek lehentasuna izanen dute txanda libreko izangaien aurrean deialdi honetako lanpostu hutsak aukeratzeko, desgaitasuna duten izangaiendako kontuan hartutako salbuespen-kasuan izan ezik.

9.–Izendapen-proposamena eta agirien aurkezpena.

9.1. Behin lanpostu hutsak hautatzeko izapidea bukaturik, epaimahaiak Tokiko Gobernu Batzarrari igorriko dio, espediente osoarekin batera, izendapen-proposamena, probak gainditu dituzten izangaiak izendatze aldera, deialdian zenbat lanpostu eskaini eta horren arabera.

Aipatutako izendapen-proposamena Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren webgunean argitaratuko da.

9.2. Proposatutako izangaiek honako agiri hauek aurkeztuko dituzte Iruñeko Udalaren Erregistro Orokorraren bidez, izendapen-proposamena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita 30 egun naturaleko epean:

9.2.1. Iruñeko Udalaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langile finkoak ez diren izangaiak:

a) Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia edo izangaiaren nazionalitatea eta nortasuna egiaztatzen dituen agiri baliokidearena.

b) Iruñeko Udaleko zerbitzu medikoek egindako txostena, lanpostuaren eginkizunetan aritzea eragozten dion eritasun nahiz akats fisiko edo psikikorik ez duela egiaztatuta.

c) Zinpeko adierazpen bat edo adierazpen solemnea, eginkizun publikoetarako ezgaiturik edo gabeturik ez dagoela eta inongo Administrazio Publikoren zerbitzutik bereizia izan ez dela adierazirik.

d) Zin egiteko edo hitza emateko agiria Nafarroako Foru Eraentza errespetatu, Konstituzioari eta Legeei men egin eta karguaren eginkizunak zintzo beteko dituela adierazita.

9.2.2. Deialdi hau egin duenaz besteko Nafarroako Administrazio Publiko bateko langile finkoak izanda igoera-txandan parte hartzen duten izangaiek, aurreko ataleko dokumentazioaz gain, haien jatorrizko Administrazioan jardunean daudela egiaztatzen duen ziurtagiria aurkeztu beharko dute eta sarrerari, antzinatasunari, mailari, egoera administratiboei eta abarri buruzko espediente pertsonalean dauden inguruabar eta aurrekari guztiei buruzko informazioa.

9.2.3. Desgaitasunen bat alegatu duten izangaiak. Desgaitasuna deialdi honen xede den lanpostuarekin bateragarria dela egiaztatzen duen agiria ofizioz eginen dute balorazio- eta orientazio-talde eskudunek, eta espedienteari erantsiko zaio.

9.3. Agiri horiek aipatu epean –salbu behar bezala justifikatuta egon behar duten ezinbesteko kasuetan– aurkezten ez dituztenak eta deialdiaren 2. oinarrian eskatutako betekizunen bat betetzea egiaztatzen ez dutenak ezin izanen dira izendatuak izan, eta haien egintza guztiak baliogabeturik geldituko dira, betiere ezertan galarazi gabe haien eskaeretan egindako faltsutasunarengatik legokiekeen erantzukizuna.

9.4. Aurreko paragrafoan aurreikusitako kasuan, Tokiko Gobernu Batzarrak oposizioa gainditu dutenen zerrendan, hots, 7. oinarrian aipatzen den horretan, hurren dagoen eta baldintzak betetzen dituen izangaiarekin beteko du hutsunea, halako eran non, horri dagokiolarik, aurreko ataletan adierazitako prozedurari berari jarraituko baitzaio.

9.5. Deialdi honen xede den lanposturako betekizunak eta baldintzak egiaztatzen ez dituen baina Iruñeko Udalak bere eskumenak gauzatuz eska dezakeen beste edozein agiri, proposatutako izangaiari eskatuko zaio eta hark aurkeztuko du deialdiaren 9.2. apartatuan ezarritakoarekin bat.

10.–Izendapena, lanpostu hutsen adjudikazioa eta jabetza hartzea.

10.1. Tokiko Gobernu Batzarrak, erabaki bidez, Iruñeko Udaleko funtzionario izendatuko ditu, lanpostuetan aritzeko, eta lanpostu hutsak esleituko dizkie, erabaki bidez, aurreko oinarrietan ezarritakoa betetzen duten izangaiei.

10.2. Izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, eta izendatutako izangaiek hilabeteko epea izanen dute lanpostuaz jabetzeko, izendapena noiz jakinarazi eta hortik aitzina.

Epe horretan, ezinbesteko kasuetan izan ezik, lanpostuaren jabetza hartzen ez dutenek Iruñeko Udaleko funtzionario bilakatzeko eskubide guztiak galduko dituzte. Hala bada, deialdiaren 9.4 apartatuan ezarritakoari jarraituko zaio.

10.3. Izangaiak funtzionario bihurtu eta, lanpostuan batere aritu gabe, zuzenean eta beraiek eskatuta borondatezko eszedentzia ematen bazaie lanpostuaren jabetza hartzen duten egunetik beretik –indarreko araudian ezarritako kasuetan–, kasuan kasuko lanpostu hutsa ere deialdiaren 9.4 zenbakian xedatzen den moduan beteko da.

10.4. Aurreko bi puntuetan aipatutako kasuetan, ez da aldatuko izendapenaren aurretik egindako lanpostu hutsen hautua, eta funtzionario berriei egoera horien ondoriozko lanpostuak adjudikatuko zaizkie zuzenean.

11.–Jarduketen publikotasuna.

Ezertan galarazi gabe Nafarroako Aldizkari Ofizialaren bidez modu ofizialean argitaratu beharreko izapideak, ariketen deialdiei eta kalifikazioei buruz Epaimahaiak eman beharreko ebazpenen eta jarduketen gaineko informazioa zein interesdunendako jakingarriak izan daitezkeen argibide orokor guztiak www.pamplona.es/eu udal-webgunean argitaratuko dira, deialdiaren fitxan.

12.–Aldi baterako kontratuetarako izangaien zerrendak.

12.1. Bat etorrita Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamenduaren 42. artikuluan ezarritakoarekin, oinarri honetan ezarritako prozedurarekin, eta 2017-2019ko aldirako Iruñeko Udaleko zein haren erakunde autonomoetako funtzionarioen eta administrazio-araubidean kontratatutako langileen lan-baldintzei buruzko Hitzarmenaren III. eranskinean jasotako prozedurarekin –non arautzen baita Iruñeko Udaleko langileen administrazio-araubideko kontratazioa–, Pertsonen Kudeaketako zuzendariaren ebazpenaren bidez, aldi baterako kontratazioetarako zerrenda hauek eratuko dira, hautapen-prozesuan parte hartu eta bertan lanposturik eskuratu ez duten izangaiekin:

a) Lanposturik lortu gabe gainditu duten izangaien zerrenda.

b) Lanposturik lortu gabe oposizioa gainditu ez, baina hautaprobetako I. atala gainditu duten izangaien zerrenda.

c) Hautapen-prozesuko probako I. atalean ezarritako gehieneko puntuazioaren %30 gutxienez lortu duten izangaien zerrenda.

12.2. Deialdian eskatutako betekizunak sarrera-prozedurako eskaerak aurkezteko epea noiz bukatu eta egun horretan bete behar direla ulertuko da, eta, orobat, hautaprobak egin bitartean eta kontratazio-aldiak iraun bitartean.

12.3. Aldi baterako kontratuetarako izangaien zerrendak Udalaren webgunean argitaratuko dira.

12.4. Probak gainditu baina lanposturik lortu ez dutenen zerrendan, hautapen-prozesuan lortutako puntuazio altuenaren araberakoa izanen da izangaien hurrenkera.

Halaber, lanposturik eskuratu gabe gainditu ez duten izangaien zerrenda probaren I. atalean lortutako puntuaziorik handienaren arabera zehaztuko da.

Berdinketarik bada, deialdi honetan ezarritako irizpideekin bat ebatziko dira.

12.5. Aurreko apartatuan ezarritako hurrenkerari dagokionez, 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuko zazpigarren xedapen gehigarrian xedatutakoari men eginen zaio, eta, horrenbestez, aldi baterako kontratazioetarako izangaien zerrendan, hiru lanpostuetako lehena erreserbatuko da %33ko desgaitasuna edo handiagoa duten zerrendako pertsonendako, baldin eta dagozkien hautaprobak gainditu eta dagozkien zeregin eta funtzioekin bateragarri direla egiaztatzen badute, betiere lortutako puntuazioa kontuan harturik.

13.–Errekurtsoak.

Kalifikazio-epaimahaiaren egintzen eta ebazpenen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko da, deialdia egin duen udal-organoari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritu nahi den egintza jakinarazi eta hurrengo egunetik aitzina kontatuta.

Deialdi honen nahiz haren oinarrien eta hura aplikatzeko egintzen aurka, errekurtso hauetariko bat paratzen ahalko da, aukeran:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza gauzatu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik aitzina.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Iruñeko Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurritu nahi den egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Udalaren webgunean argitaratuko dira hala jarritako errekurtsoak nola haien gainean emandako ebazpenak, hautapen-prozesu honetako interesdunei jakinarazteko eta dei egiteko.

Iruñean, 2023ko azaroaren 20an.–Batzarreko idazkaria, Carlos Casimiro Salvador Armendáriz.

I. ERANSKINA.–GAITEGIA

Zati orokorra

1. gaia.–1978ko Espainiako Konstituzioa: printzipio orokorrak. Oinarrizko eskubideak eta betebeharrak.

2. gaia.–Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoa: atariko titulua eta II. titulua. Nafarroaren ahalmenak eta eskumenak.

3. gaia.–7/1985 Legea, apirilaren 2koa, Toki-araubidearen Oinarriak arautzen dituena: Beharrezko udal-organoen antolakuntza eta jarduera (X. titulua, II. kapitulua). Iruñeko Udal Antolaketari buruzko Dekretua.

4. gaia.–40/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoarena: Atariko titulua. Xedapen orokorrak, sektore publikoaren jarduketa-printzipioak eta funtzionamendua, VI. kapitulua (Administrazio publikoen ondare-erantzukizuna). III. titulua, Administrazioen arteko harremanak.

5. gaia.–251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, abuztuaren 30ekoa, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onesten duena: I. titulua: Xedapen orokorrak. II. titulua: Funtzionario publikoak. III. titulua: Aldi baterako langileak. IV. titulua: Kontratatutako langileak.

6. gaia.–39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena. Administrazio-prozedurari buruzko xedapen orokorrak. I. titulua: Prozeduran interesdun direnak. II. titulua: Administrazio publikoen jarduera: jarduketa-arau orokorrak; epemugak eta epeak. III. titulua: Administrazio-egintzak: Administrazio-egintzen betekizunak. Egintzen efikazia. Deuseztasuna eta deuseztagarritasuna. IV. titulua. Administrazio-prozedura erkideari buruzko xedapenak: Prozeduraren bermeak. Prozeduraren hasiera, antolamendua, instrukzioa eta amaiera. Ebazpenak betearaztea. V. titulua. Egintzak administrazio-bidetik berrikustea: ofiziozko berrikuspena eta administrazio-errekurtsoak.

7. gaia.–113/1985 Foru Dekretua, ekainaren 5ekoa, Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko erregelamendua onesten duena.

8. gaia.–Iruñeko Udaleko Administrazio prozedura erkidea eta araubide juridiko elektronikoa arautzen dituen Ordenantza.

9. gaia.–5/2018 Foru Legea, maiatzaren 17koa, Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzkoa. I. titulua: Xedapen orokorrak. II. titulua: Gardentasuna: Gardentasuna jarduera publikoan eta publizitate aktiboa. III. titulua: Informazio publikoa eskuratzeko eskubidea: arau orokorrak, hura gauzatzeko prozedura eta aurkaratze-araubidea. VI. titulua. Nafarroako Gardentasunaren Kontseilua.

10. gaia.–3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestu eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzkoa. I. titulua: Xedapen orokorrak. II. titulua: Datuak babesteko printzipioak. III. titulua: Pertsonen eskubideak.

11. gaia.–Genero-berdintasuna: 3/2007 Lege Organikoa, martxoaren 22koa, Emakumeen eta gizonen arteko berdintasun eragingarrirako. Atariko titulua. I. titulua: Berdintasun-printzipioa eta bazterkeriaren kontrako babesa. II. titulua: Berdintasunerako politika publikoak. Printzipio orokorrak. V. titulua: Berdintasun-printzipioa enplegu publikoan (I., II. eta III. kapituluak).

12. gaia.–2/2018 Foru Legea, apirilaren 13koa, Kontratu Publikoei buruzkoa. Atariko titulua eta I. titulua: Kontratistak. Kontratu-tipologia eta araubide juridikoa. Kontratu publikoen kontratu-kudeaketaren printzipioak eta arauak. Publikotasun-arauak eta esleipen-prozedurak. Kontratuak gauzatzea. II. titulua: Administrazio publikoek egiten dituzten kontratuen arau berariazkoak.

Zati espezifikoa

1. gaia.–2/2018 Foru Legea, apirilaren 13koa, Kontratu Publikoei buruzkoa. Erreklamazioak eta lizitazioen kontrolerako beste neurri batzuk. Obra kontratua. Herri-lanen emakidarako kontratua. Zerbitzu emakidarako kontratua. Hornidura kontratua. Zerbitzu kontratua. Xedapenak.

2. gaia.–6/1990 Foru Legea, uztailaren 2koa, Nafarroako Tokiko Administrazioari buruzkoa. Administrazioen arteko harremanak. Nafarroako entitate lokalen funtzionamendua. Informazioa eta herritarren partaidetza.

3. gaia.–6/1990 Foru Legea, uztailaren 2koa, Nafarroako Tokiko Administrazioari buruzkoa. Entitate lokaletako ondasunak. Jarduerak, zerbitzuak eta obrak.

4. gaia.–6/1990 Foru Legea, uztailaren 2koa, Nafarroako Tokiko Administrazioari buruzkoa. Kontratazioa. Nafarroako toki entitateen zerbitzuko langileria. Iruñeko Udalari aplikatzekoa zaion araubide berezia.

5. gaia.–6/1990 Foru Legea, uztailaren 2koa, Nafarroako Tokiko Administrazioari buruzkoa. Toki Ogasunak. Prozedura eta eraentza juridikoa. Nafarroako entitate lokalen jarduketen inpugnazioa eta kontrola. Eskualdeak. Xedapenak.

6. gaia.–280/1990 Foru Dekretua, uztailaren 2koa, Nafarroako entitate lokalen ondasun arautegia onesten duena. Ondasunak oro har: Xedapen orokorrak. Kalifikazio juridikoa. Aldaketa. Atxikipena. Ondasunen eskurapena.

7. gaia.–280/1990 Foru Dekretua, uztailaren 2koa, Nafarroako entitate lokalen ondasun arautegia onesten duena. Ondasunak oro har: Babesa, kontserbazioa eta berreskurapena. Ondasunen erabilera eta aprobetxamendua. Ondasunak besterendu eta kargatzea.

8. gaia.–280/1990 Foru Dekretua, uztailaren 2koa, Nafarroako entitate lokalen ondasun arautegia onesten duena. Herri ondasunak: Administrazioa eta xedapen egintzak. Herri ondasunen aprobetxamendua. Lege-hausteak eta zehapenak. Herri-lurretarako Batzorde Artekariak. Xedapenak.

9. Gaia.–2/1995 Foru Legea, martxoaren 10ekoa, Nafarroako Toki Ogasunei buruzkoa. Nafarroako Toki Ogasunen Baliabideak.

10. gaia.–2/1995 Foru Legea, martxoaren 10ekoa, Nafarroako Toki Ogasunei buruzkoa. Udal-zergak.

11. gaia.–2/1995 Foru Legea, martxoaren 10ekoa, Nafarroako Toki Ogasunei buruzkoa. Aurrekontua eta gastu publikoa. Xedapenak.

12. gaia.–270/1998 Foru Dekretua, irailaren 21ekoa, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea garatu duena aurrekontuen eta herri gastuaren arloan. Aplikazio-eremua. Aurrekontuen espedienteen, aurrekontuko kontzeptuen eta abiaburuen edukia.

13. gaia.–270/1998 Foru Dekretua, irailaren 21ekoa, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea garatu duena aurrekontuen eta herri gastuaren arloan. Aurrekontu Orokorraren onespena. Gastu-aurrekontuko kredituez eta aurrekontu-aldarazpenak.

14. gaia.–270/1998 Foru Dekretua, irailaren 21ekoa, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea garatu duena aurrekontuen eta herri gastuaren arloan. Gastu-aurrekontua betearaztea. Aurrekontuen likidazioa.

15. gaia.–234/2015 Foru Dekretua, irailaren 23koa, Nafarroako Toki Entitateen aurrekontu egitura onesten duena.

16. gaia.–272/1998 Foru Dekretua, irailaren 21ekoa, Nafarroako Toki Administraziorako Kontabilitatearen Instrukzio Orokorra onesten duena. Atarikoa. Nafarroako Toki Administrazioaren kontabilitate-sistema. Dokumentuak eta liburuak.

17. gaia.–272/1998 Foru Dekretua, irailaren 21ekoa, Nafarroako Toki Administraziorako Kontabilitatearen Instrukzio Orokorra onesten duena. Kontabilitatea irekitzea. Gastuen aurrekontuaren kontabilitatea. Diru-sarreren aurrekontuaren kontabilitatea. Ibilgetuaren kontabilitatea. Kreditu-eragiketen kontabilitatea.

18. gaia.–272/1998 Foru Dekretua, irailaren 21ekoa, Nafarroako Toki Administraziorako Kontabilitatearen Instrukzio Orokorra onesten duena. Beste erakunde publiko batzuen baliabideen administrazioaren kontabilitatea. Diruzaintzako aurrekontuz kanpoko beste eragiketa batzuen kontabilitatea. Balio Erantsiaren gaineko Zergaren kontabilitatea.

19. gaia.–272/1998 Foru Dekretua, irailaren 21ekoa, Nafarroako Toki Administraziorako Kontabilitatearen Instrukzio Orokorra onesten duena. Gordailuko baloreen kontabilitatea. Agente zerga-biltzaileen kontroleko kontabilitatea. Ordena-kontuak. Ekitaldi amaierako eragiketak. Aurrekontu-emaitzaren kalkulua. Diruzaintzako geldikinen kalkulua.

20. gaia.–272/1998 Foru Dekretua, irailaren 21ekoa, Nafarroako Toki Administraziorako Kontabilitatearen Instrukzio Orokorra onesten duena. Eragiketak sistemaren beste kontabilitate egitura batzuetan. Merkataritza-eragiketen kontabilitatea. Eman beharreko egoerak eta eman beharreko informazioa. Toki Administrazioari egokitutako Kontabilitate Publikoaren Plan Orokorra. Eranskina: Dokumentuak, kontabilitate liburuak eta kontu orokorra.

21. gaia.–Kontabilitate analitikoa. Kontzeptuak eta sailkapenak. Zuzeneko eta zeharkako kostuak. Kostuen ereduak eta metodoak: kostu osoa ("full costing") eta kostu partzialak edo zuzenak ("directcosting"). Ekoizpen baliokidea. Baterako ekoizpena. Kostuak departamenduka. Kostuak jardueraka. Kostu estandarra, desbiderapenen analisia eta aurrekontu malgua. Kostu-bolumen onuraren azterketa. Aurreikusitako egoera-orri finantzarioak.

22. gaia.–Nafarroako toki entitateen urteko egoera-orri eta kontuen analisia eta interpretazioa. Zorpetzeari eta zor publikoari eta aurrekontu-orekari buruzko aurrekontu-adierazleak aztertzea eta interpretatzea, Nafarroako araudiaren arabera.

23. gaia.–Kapitalizazio sinplea eta kapitalizazio konposatua. Hitzarmen lineala eta hitzarmen esponentziala. Kapitalizazio sinple eta konposatuko tanto baliokideak. Tanto efektiboa eta tanto nominala. Deskontu komertziala eta deskontu arrazionala, epemuga arrunta eta batez besteko epemuga, kapitalizazio sinple eta konposatuan.

24. gaia.–Errentak. Kontzeptuak eta sailkapenak. Errenta egiazkoak, konstanteak eta aldakorrak. Errenta zatikatuak. Betiko errentak.

25. gaia.–Maileguak. Amortizazio-sistemak: ordainketa bakarra, amortizazio-kuota konstantea, amortizazio-termino konstantea ("sistema frantsesa"), amortizazio-termino aldakorra progresio aritmetikoan edo geometrikoan. Interes zatikatuak. Maileguak interes-tasa finko edo aldakorrean. Kapitala eratzeko eragiketak.

26. gaia.–1/2017 Legegintzako Foru Dekretua, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzkoa. Lurzoruaren hirigintza araubidea. Lurzoruaren sailkapena. Lurzoru mota ezberdinen araubidea. Balorazioak eta desjabetzeak.

27. gaia.–1/2017 Legegintzako Foru Dekretua, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzkoa. Planeamenduaren exekuzioa. Aurrekontuak eta exekuzio moduak. Exekuzio unitateak. Partzelazioak eta birpartzelazioak. Jarduketa sistematikoen bidezko exekuzioa. Jarduketa pribatuko eta publikoko sistemak. Udalaren lurzoru-ondarea.

28. gaia.–13/2000 Foru Lege Orokorra, Tributuei buruzkoa. Printzipio orokorrak. Tributu arauak. Tributuak: motak, zerga-egitatea, zergapekoak, oinarria, tributu-zorra.

29. gaia.–13/2000 Foru Lege Orokorra, Tributuei buruzkoa. Tributu arloko kudeaketa. Xedapen orokorrak. Informazioa eta laguntza. Tributu kudeaketaren prozedura. Tributuaren arloko likidazioak. Diru-bilketa eta tributu ikuskaritza. Berrikuspena bide administratiboan. Ogasun Publikoaren aurkako delitu-kasuetako jarduketak.

30. gaia.–177/2001 Foru Dekretua, Diru-bilketa erregelamenduari buruzkoa. Diru-biltze kudeaketa. Diru-bilketa organoak. Pagatzera behartuak. Helbidea.

31. gaia.–177/2001 Foru Dekretua, Diru-bilketa erregelamenduari buruzkoa. Zorren iraungipena. Pagatzea edo betetzea. Zorrak iraungitzeko beste modu batzuk.

32. gaia.–177/2001 Foru Dekretua, Diru-bilketa erregelamenduari buruzkoa. Borondatezko aldian diru-bilketa egiteko prozedura eta premiamendu prozedura. Administrazio helegiteak eta erantzunbeharrak.

33. gaia.–7/1996 Foru Legea, jarduera ekonomikoen gaineko zergaren tarifak eta jarraibideari buruzkoa eta 614/1996 Foru Dekretua, jarduera ekonomikoen gaineko zerga kudeatzeko arauak ematen dituena.

34. gaia.–12/2006 Foru Legea, Lurralde Aberastasunaren Erregistroari eta katastroei buruzkoa. Xedapen orokorrak. Lurralde Aberastasunaren Erregistroa eta katastroak kontserbatzea. Arau-hausteak eta zehapenak.

35. gaia.–7/2022 Foru Legea, ezartzen duena nola banatu transferentzia arrunten bidez toki-erakundeek Nafarroako tributuetan parte hartzeko duten funtsa.

36. gaia.–8/2022 Foru Legea. Toki-erakundeen parte-hartzea Nafarroako tributuetan kapital-transferentzien bidez: Toki Inbertsioen Plana.

37. gaia.–Nafarroako Toki Erakundeen zorpetzea: Araubidea Baimenak. Diruzaintzako eragiketak. Nafarroako toki entitateen kreditu-eragiketek finantza-zuhurtasunari buruz bete behar dituzten baldintzak.

38. gaia.–Balio Erantsiaren gaineko Zerga. Zerga-egitatea, salbuespenak, zerga-oinarria, subjektu pasiboa eta zerga-tasa. Hainbanaketa-erregela: motak eta prozedurak. Inbertsio-ondasunak erregularizatzea.

39. gaia.–38/2003 Lege Orokorra, Dirulaguntzei buruzkoa. Aplikazio-eremua. Dirulaguntza publikoetarako xedapen komunak. Dirulaguntzak emateko eta kudeatzeko prozedurak.

40. gaia.–38/2003 Lege Orokorra, Dirulaguntzei buruzkoa. Dirulaguntzak itzultzea. Dirulaguntzen finantza-kontrola. Dirulaguntzen arloko arau-hauste eta zehapen administratiboak. Xedapen gehigarriak.

41. gaia.–2/2012 Lege Organikoa, apirilaren 27koa, Aurrekontu Egonkortasunari eta Finantza Iraunkortasunari buruzkoa. Aplikazio-eremua. Printzipio orokorrak. Aurrekontu-egonkortasuna eta finantza-iraunkortasuna.

42. gaia.–2/2012 Lege Organikoa, apirilaren 27koa, Aurrekontu Egonkortasunari eta Finantza Iraunkortasunari buruzkoa. Prebentzioko, zuzentzeko eta hertsatzeko neurriak. Plan ekonomiko-finantzarioak. Gardentasuna. Aurrekontu-kudeaketa. Xedapenak.

43. gaia.–Toki-erakundeetara egokitutako kontabilitate nazionaleko defizita. Toki-korporazioen azpisektorea sailkatzeko irizpideak. Aurrekontu-saldo ez-finantzarioaren eta kontabilitate nazionaleko defizitaren edo superabitaren arteko doikuntzak. Enpresako Kontabilitate Plan Orokorraren edo haren egokitzapenen baten mende dauden unitateen defizita zehaztea.

44. gaia.–Toki-erakundeetako gastu-araua. Toki-korporazioetarako gastu-araua zehazteko irizpideak, Estatuko Administrazioko Kontu-hartzailetza Nagusiaren arabera.

45. gaia.–Administrazio publikoek hornitzaileei ordaintzeko batez besteko epea. Aurrekontu-egonkortasunari eta finantza-iraunkortasunari buruzko apirilaren 27ko 2/2012 Lege Organikoan aurreikusitako finantzaketa-erregimenetako baliabideak atxikitzeko baldintzak eta prozedura eta kalkulu-metodologia.

46. gaia.–HAP/2015/2012 Agindua, toki-erakundeei informazioa emateko betebeharrei buruzkoa. Xedapen orokorrak. Behartutako subjektuak eta prozedura. Aldizkako betebeharrak eta aldizkakoak ez direnak. Toki-korporazioen eremuan informazioa emateko betebeharrak. Publizitatea eta ez-betetzeen ondorioak.

47. gaia.–424/2017 Errege Dekretua, tokiko sektore publikoko erakundeen barne-kontrolari buruzkoa. Xedapen orokorrak. Kontu-hartzailetzako eginkizuna betetzea. Finantza-kontrolaren funtzioa.

Iragarkiaren kodea: L2316853