234. ALDIZKARIA - 2023ko azaroaren 10a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

112E/2023 FORU AGINDUA, urriaren 19koa, Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako kontseilariak emana, Esperanza Aristu Pérez de Larraya andrea, Enpresen Sustapenerako Zuzendaritza Nagusiko Lehiakortasunaren Zerbitzuko Lehiakortasunaren Ataleko burua, kargutik kentzen duena.

Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriko 2. atalak xedatzen duenez, atalburuen eta bulegoburuen bitarte baterako izendapena libreki errebokatzen ahal du erabaki hori hartu zuen organoak berak.

Hortaz, otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabilita, haren bidez zehazten baitira Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak,

AGINTZEN DUT:

1. Esperanza Aristu Pérez de Larraya andrea, Enpresen Sustapenerako Zuzendaritza Nagusiko Lehiakortasunaren Zerbitzuko Lehiakortasunaren Ataleko burua, kargutik kentzea, egindako zerbitzuengatik eskerrak emanez. Kargu-uzteak 2023ko urriaren 25etik aurrera izanen ditu ondorioak, eta egun hori izanen da buru jarduten duen azken eguna.

2. Foru agindu hau interesdunari jakinaraztea eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira, Enpresen Sustapenerako Zuzendaritza Nagusira eta Lehiakortasunaren Zerbitzura igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2023ko urriaren 19an.–Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako kontseilaria, Mikel Irujo Amezaga.

Iragarkiaren kodea: F2315167