226. ALDIZKARIA - 2023ko urriaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERRIBERRI

Ordenantza, arautzen dituena hirigune historikoko eraikinak birgaitu eta berritzeko obretarako dirulaguntzak. Hasierako onespena

Iragarki honen bidez aditzera ematen da Erriberriko Udalak, 2022ko abenduaren 29an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuela ordenantza, arautzen dituena Erriberriko hirigune historikoko eraikinak birgaitu eta berritzeko obretarako dirulaguntzak.

Herritarrek eta interesdunek, oro har, hogeita hamar egun baliodun izanen dituzte, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, espedientea kontsultatu eta, behar bada, bidezko iruditzen zaizkien alegazioak aurkezteko.

Erriberrin, 2023ko urriaren 13an.–Alkatea, Josu Etxarri Sueskun.

Iragarkiaren kodea: L2314715