223. ALDIZKARIA - 2023ko urriaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SUNBILLA

Hiri Jarduketarako Plan Berezia, 2. poligonoko 41. lursailean. Hasierako onespena

2023ko urriaren 11n egindako bilkuran, Sunbillako Udalak hasierako onespena eman zion Hiri Jarduketarako Plan Bereziari, Sunbillako 2. poligonoko 41. lursailean.

Sustatzailea: Andon Espelosin Goizueta.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluan xedatutakoarekin bat, espediente hau jendaurrean jartzen da hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Sunbillan, 2023ko urriaren 18an.–Alkate andrea, Amets Inda Gorriarán.

Iragarkiaren kodea: L2314815