223. ALDIZKARIA - 2023ko urriaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

BERRIOZAR

Deialdia, lorategietan aritzeko zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Beste epe bat irekitzea azterketa praktikoaren emaitzei alegazioak aurkezteko

Honen bidez, jakinarazten da ezen, Nafarroako Administrazio Auzitegiaren ekainaren 8ko 1656/2023 Ebazpena betez, zeinaren bidez ebazten baita 22-02030 gora jotzeko errekurtsoa, epaimahai kalifikatzaileak, 2023ko urriaren 6an, erabaki duela 5 egun balioduneko beste epe bat irekitzea, alegazioak aurkez daitezen epaimahai honek 2023ko ekainaren 30ean onetsitako azterketa praktikoaren behin-behineko emaitzen aurka.

Interesdunak epatzen dira, beren eskubidearen aldekoa dela uste badute, alegazioak aurkez ditzaten, 5 egun balioduneko epean, epatze hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina.

Berriozarren, 2023ko urriaren 17an.–Alkatea, Iker Mariezcurrena Celaya.

Iragarkiaren kodea: L2314697