223. ALDIZKARIA - 2023ko urriaren 26a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

ONDASUN higiezin baten enkantea Errotzen.

Nafarroako Foru Ogasunaren Derrigorrezko Diru-bilketaren Atalean bideratutako premiamendu-espediente administratibo baten barruan, Nafarroako Foru Ogasuneko Diru-bilketa Zerbitzuko zuzendariak, 2023ko ekainaren 29an, erabaki zuen behean azaltzen den ondasun higiezin enbargatua enkante bidez saltzea. Enkantea Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatuko Agentziaren Enkanteen Atarian eginen da.

Nafarroako Foru Komunitateko Diru-bilketaren Erregelamenduaren 135. artikuluan eta aipatu ebazpenean xedatutakoa betez, iragarki hau argitaratzen da Estatuko Aldizkari Ofizialean eta honako hau adierazten zaie enkantean parte hartu nahi dutenei:

1. Enkante administratiboaren iragarkia, erreferentzia-zenbakia: 02859.

2. Enkantearen funtsezko datuak eta enkantean jarri beharreko ondasunarenak ikusgai daude Estatuko Aldizkari Ofizialeko Estatu Agentziaren Enkanteen Atariaren helbide elektroniko honetan: https://subastas.boe.es/ges/detalleSubasta.php?idSub=SUB-RC-2023-3100200102859.

3. Helbide elektroniko horretan adierazitako egunean hasiko da enkantea. Irekitzen denetik, eskaintza elektronikoak egiten ahalko dira hogei egun naturalean, Enkanteen Atarian.

4. Ondasunak adjudikatzeko aktaren ziurtagiria egin aurretik edo, hala dagokionean, salmentaren eskritura publikoa eman aurretik behar bezala justifikatzen bada ordaindu direla zorra, berandutze-interesak eta prozeduraren kostuak, enkantea bertan behera geratuko da.

5. Enkantean jarri beharreko ondasuna:

–Lote bakarra:

Erregistroa:

Arakilgo 3421. finka, Iruñeko 8. Jabetza Erregistroko 3071. liburukia, 114. liburua, 124. folioa. IDUFIR: 31012000494130.

Hirikoa: Goiko kaleko oraingo 8. zenbakian dagoen etxea, Iñigorena izenekoa, Errozko jurisdikzioan, Arakilen; mugakide hauek ditu: eskuinaldean, Joaquina Huarteren etxea, zazpigarren zenbakikoa; ezkerraldean, José Joaquín Aldazen baratzea; eta atzealdean, bidea; bi solairu ditu; ehun eta hirurogeita bederatzi metroko azalera du.

Katastroa: Errotz, 6. poligonoa, 27. lurzatia, 1. azpieremua, 1., 2., 3., 4. eta 5. hiri-unitateak. Kale Berria 12, 1. solairua, beheko solairua eta sotoa. Erabilera hauek ditu: etxebizitza, biltegia, erabilerarik gabeko etxabea, nekazaritzako biltegia eta zoladura. Lurzatiak 176,23 metro koadroko azalera du.

Ondasun higiezinaren katastroko erreferentzia: 310000000001516601GD.

6. Lehentasunez erosteko edo lehentasunez eskuratzeko eskubideen titularrak izan daitezkeenean, mahaiak behin-behinean erabakitako adjudikazioa etenda geldituko da, aplikatu beharreko legeriarekin bat beren eskubidea baliatzen ahal duten bitartean.

7. Iragarki honetan eta Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentziaren Enkanteen Atarian aurreikusita ez dagoen guztian, egintza arautzen duten legezko eta erregelamenduzko xedapenetan xedatutakoari jarraituko zaio.

Argibide gehiago nahi izanez gero, harremanetan jarri Derrigorrezko Diru-bilketaren Ataleko langileekin (telefono zk.: 848-428693, posta elektronikoa: recaudacion.ejecutiva@cavarra.es).

Iruñean, 2023ko urriaren 18an.–Derrigorrezko Diru-bilketaren Ataleko burua, Sonia Ruiz Millán.

Iragarkiaren kodea: F2314742