174. ALDIZKARIA - 2023ko abuztuaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURILLO EL CUENDEKO KONTZEJUA

Lehenbiziko aldaketa 2023ko aurrekontuan. Hasierako onespena

Murillo el Cuendeko Kontzejuko herritarren batzarrak, 2023ko abuztuaren 10ean egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 1. aldaketa 2023. urteko aurrekontuan; aparteko kreditua gaitzeko da.

Espedientea jendaurrean egonen da Murillo el Cuendeko Kontzejuko Idazkaritzan 15 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondotik. Epe horretan, interesdunek hura aztertzen ahal dute, eta alegazioak aurkeztu.

Aplikatu beharreko araudia: irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikulua (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

Murillo El Cuenden, 2023ko abuztuaren 11n.–Kontzejuko burua, Arcángel Vicente Azpíroz Garde.

Iragarkiaren kodea: L2311830