161. ALDIZKARIA - 2023ko abuztuaren 4a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

191/2023 EBAZPENA, uztailaren 14koa, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zerbitzuko hezkuntzako ikuskatzaileen kidegoan sartzeko hautapen prozeduran praktiketako funtzionarioak izendatzen dituena, praktikaldia egiteaz salbuetsirik dauden izangaiak zein diren deklaratzen duena eta prozedura gainditu dutenei destinoa esleitzen diena. Hautapen prozedura hori Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren maiatzaren 31ko 130/2022 Ebazpenaren bidez onetsi zen.

Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren maiatzaren 31ko 130/2022 Ebazpenaren bidez onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zerbitzuko hezkuntzako ikuskatzaileen kidegoan sartzeko deialdia.

Hezkuntzako ikuskatzaile izateko hamabi plaza betetzeko deialdia egin zen, lau euskaraz (plantilla organikoan 31377, 38022, 33934 eta 38016 zenbakiekin identifikatuak); zazpi gaztelaniaz, (plantilla organikoan 32362, 33231, 33602, 33634, 34452, 35043 eta 36274 zenbakiekin identifikatuak); eta desgaitasuna duten pertsonentzako erreserba-txandari dagokion plaza bat (plantilla organikoan 32318 zenbakiarekin identifikatua).

Desgaitasuna duten pertsonentzako erreserba-txandako plazari dagokionez, deialdiak honakoa xedatzen du: desgaitasuna duten pertsonentzako erreserba-txandako plaza bete gabe gelditzen bada izangaiek hautaprobak gainditzeko behar den gutxieneko puntuazioa lortu ez dutelako, txanda irekikoei gehituko zaie.

Epaimahaiek igorritako proposamenarekin bat, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren apirilaren 27ko 116/2023 Ebazpenaren bidez onetsi zen hautapen prozedura gainditu dutenen zerrenda, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zerbitzuko hezkuntzako ikuskatzaileen kidegoan sartzeko deialdian (Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren maiatzaren 31ko 130/2022 Ebazpenaren bidez onetsi zen).

Aipatutako ebazpen horretan ezartzen da ebazpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita bost egun balioduneko epean, hautatzen diren izangaiek aukera hauek dituztela:

a) Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuari eskatzea praktikaldia egin beharraz salbuestea, baldin eta egiaztatzen badute gutxienez urtebetez aritu direla ikuskatzaile lanetan behin-behinekoz. Praktikaldia baloratzeaz salbuesten diren izangaiak, eginkizunak betetzeari begira, hezkuntzako ikuskatzailetzaren kidegoari atxikita egonen dira praktikaldia bitartean, harik eta hautapen prozesuaren espedientea onesten den arte eta hezkuntzako ikuskatzaileen kidegoko karrerako funtzionario izendatzen diren arte.

b) Praktikaldiko ordainsariak jasotzea: hautatzen diren izangaiek, zeinahi delarik ere indarreko araudiaren arabera dagokien lan edo administrazio egoera, praktiketako funtzionario diren bitartean ordainsariak jasotzeko eskaera egin beharko dute, otsailaren 10eko 456/1986 Errege Dekretuan ezarri bezala, horren bidez ezartzen baitira praktiketako funtzionarioen ordainsariak (errege dekretu hori otsailaren 21eko 213/2003 Errege Dekretuaren bidez aldatu zen).

Aurrekoa gorabehera, praktikaldia bitartean benetan bete behar duten lanpostuari dagozkion ordainsariak jasotzea aukeratzen duten izangaiek lanpostu horri oro har esleitutako ordainsari guztiak jasoko dituzte.

Gainera, probak gaztelaniaz zein euskaraz gainditu dituzten Iciar Usandizaga Zabalegui, Miren Arantxa Irisarri Etxeberria eta José Miguel Zabaleta Trecu jaun-andreei bost egun balioduneko epea ematen zaie, hautapen prozedura gainditu duten pertsonen zerrenda onesten duen ebazpena argitaratzen denetik hasita, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariari zuzendutako eskabide baten bidez bi hizkuntzetako bat hautatzeko eta beste hizkuntzan parte hartzeagatik legozkiekeen eskubide guztiei uko egiteko. Aukera hori baliatu ezean, ulertuko da oposizio-lehiaketan puntuazio handiena lortu duten hizkuntza aukeratzen dutela. Hiru izangaiek euskaraz lortutako plaza aukeratu dute, eta, horrela, uko egin diete gaztelaniaz parte hartzeagatik legozkiekeen eskubide guztiei.

Aipatutako bost egun balioduneko epea igaro ondoren, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuan praktikalditik salbuesteko eskaerak jaso dira, eta izangaiek praktikaldiko funtzionario gisa ordainsariak jasotzeko aukeratu dute. Denbora tarte horretan, deialdiak xedatzen duenaren arabera, hezkuntzako ikuskatzaileen kidegoari atxikita egonen dira. Egiaztatu da eskaera egin duten pertsona guztiek betetzen dituztela praktikalditik salbuesteko baldintzak. Hortaz, bidezkoa da salbuespen horiek deklaratzea eta hautatutako izangaiak praktiketako funtzionario izendatzea; praktikak egin ditzaten destinoa Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzua izanen da. Denbora tarte horretan, hezkuntzako ikuskatzaile lanpostuari dagozkion ordainsari guztiak jasoko dituzte.

Horiek horrela, Hezkuntza Departamentuko Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiaren azaroaren 28ko 208/2019 Ebazpenaren bidez eskuordetutako eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Ebazpen honen eranskinean ageri diren hautatutako izangaiak praktiketako funtzionario izendatzea eta, praktikaldia egin dezaten, bertan adierazten diren lanpostuak esleitzea. Izendapenek 2023ko irailaren 1etik aurrera izanen dituzte ondorioak.

Praktikaldian, hala eskatu duten pertsonek benetan betetzen duten lanpostuari oro har dagozkion ordainsari guztiak jasoko dituzte.

2. II. eranskinean agertzen diren pertsonak praktikaldiaren ebaluaziotik salbuetsita daudela deklaratzea.

3. Praktiketako funtzionario izendatutakoak nahiz praktikaldia egiteaz salbuetsirik deklaratutakoak 2023ko irailaren 1ean hasi beharko dira lanean, zein bere destinoan.

Aipatutako epean destinoan lanean hasi ezean, hautapen probei uko egiten dietela ulertuko da, salbu eta ezinbesteko kasuetan, behar bezala frogatuetan.

4. Ebazpen hau eta dagozkion eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, baita www.nafarroa.eus helbidean ere, deialdiaren fitxan.

5. Ebazpen honek eta eranskinek ez dute administrazio bidea amaitzen, eta haien aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera.

6. Ebazpen hau eta eranskinak igortzea Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira, Azterlan Ekonomikoen eta Nominen Zerbitzura, Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzura, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura eta Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko Hautatze Prozeduren Atalera, behar diren ondorioak izan ditzaten.

Iruñean, 2023ko uztailaren 14an.–Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendaria, Amalia Cuartero Arteta.

I. ERANSKINA.–PRAKTIKETAKO FUNTZIONARIO IZENDATUTAKO LANGILEAK ETA ESLEITUTAKO LANPOSTUAK

Gaztelania

JIMÉNEZ JIMÉNEZ, RODRIGO (32362)

MORENO LÓPEZ, RUBÉN (33231)

BEDMAR ARROYO, JORGE (33602)

CRESPO VERGARA, RUBÉN (33634)

GARCÍA MENDIVE, ROSA (34452)

Euskara

IRISARRI ETXEBERRIA, MIREN ARANTXA (31377)

ZABALETA TRECU, JOSÉ MIGUEL (38022)

USANDIZAGA ZABALEGUI, ICIAR (33934)

II. ERANSKINA.–PRAKTIKALDIAREN EBALUAZIOTIK SALBUETSITA DAUDEN PRAKTIKETAKO FUNTZIONARIO IZENDATUTAKO LANGILEAK

Gaztelania

JIMÉNEZ JIMÉNEZ, RODRIGO

MORENO LÓPEZ, RUBÉN

GARCÍA MENDIVE, ROSA

Euskara

IRISARRI ETXEBERRIA, MIREN ARANTXA

ZABALETA TRECU, JOSÉ MIGUEL

USANDIZAGA ZABALEGUI, ICIAR

Iragarkiaren kodea: F2310643