161. ALDIZKARIA - 2023ko abuztuaren 4a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

237E/2023 FORU AGINDUA, uztailaren 19koa, Osasuneko kontseilariak emana, zeinaren bidez kargutik kentzen baita, berak hala eskatuta, José Joaquín Betelu Corcuera jauna, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Nafarroako Larrialdietako zuzendariordea eta Hil ala Biziko Larrialdiei Arreta emateko zuzendari teknikoa.

Osasuneko kontseilariaren azaroaren 8ko 414E/2019 Foru Aginduaren bidez, José Joaquín Betelu Corcuera jauna Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Nafarroako Larrialdietako zuzendariorde eta Hil ala Biziko Larrialdiei Arreta emateko zuzendari tekniko izendatu zen.

2023ko uztailaren 14an, José Joaquín Betelu Corcuera jaunak adierazi zuen kargu hori utzi nahi zuela.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuen 20.1 artikuluan ezarritakoaren arabera, Osasun Departamentuko titularrari dagokio organo zentraletako zuzendariak, kudeatzaileak, zuzendariordeak, organo periferikoetako zuzendariak eta zerbitzuko buruak izendatzea eta kargutik kentzea, betiere Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak proposaturik. Estatutu horiek irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsi ziren, eta urriaren 30eko 270/2019 Foru Dekretuaren bidez aldatu.

Ikusirik Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak aurkeztu duen proposamena,

AGINTZEN DUT:

1. Kargutik kentzea, berak hala eskatuta, José Joaquín Betelu Corcuera jauna, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Nafarroako Larrialdietako zuzendariordea eta Hil ala Biziko Larrialdiei Arreta emateko zuzendari teknikoa. Kargu-uzteak 2023ko uztailaren 14tik aurrera izanen ditu ondorioak.

2. Foru agindu hau interesdunari jakinaraztea, eta igortzea Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileari, Profesionalen Zuzendaritzara, Ordainsari eta Prestazioen Zerbitzura, Langileriaren Prozesu eta Ebaluazio Zerbitzura eta Langileen Antolamendu eta Araubidearen Atalera, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2023ko uztailaren 19an.–Osasuneko kontseilaria, Santos Induráin Orduna.

Iragarkiaren kodea: F2310742