161. ALDIZKARIA - 2023ko abuztuaren 4a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Itoizko urtegiaren 2024ko erregulazio kanona

2023ko ekainaren 22an emandako ebazpena.

"Jabari Publiko Hidraulikoari buruzko Erregelamendua onesten duen apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretuaren 302. artikuluan eta Konfederazio hidrografikoen lehendakaritzen mendeko egitura organikoa zehazten duen uztailaren 28ko 984/1989 Errege Dekretuaren 5. artikuluan xedatutakoarekin bat, Ebroko Konfederazio Hidrografikoko Zuzendaritza Teknikoko 3. Ustiapen Zerbitzuak Itoizko urtegiaren 2024ko erregulazio kanonaren kalkulua eta azterlan teknikoa eta ekonomikoa egin zituen, eta azken horretan 16. Ustiapen Batzordeak parte hartu zuen (2023ko martxoaren 16ko bilkura).

Hori guztia ikusirik, erakunde honetako Zuzendaritza Teknikoak, 2023ko apirilaren 10ean, Itoizko urtegiaren 2024ko erregulazio kanonaren proposamena onetsi zuen, Jabari Publiko Hidraulikoari buruzko Erregelamenduaren 302. artikuluan aurreikusitako ondorioak sortzeko eta proposamena jendaurrean jartzeko.

Horretarako, 2023ko maiatzaren 23an iragarki bat eman zen argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean, zeinaren bidez jendaurrean jarri zen, hamabost egun baliodunetan, Itoizko urtegiaren 2024ko erregulazio kanonak jasotzen duen balio proposamen hau:

A) Nekazaritzako erabiltzaileek, ureztatzeko ura Nafarroako Ubideko I. eta II.1 sektoreetan hartzeko kontzesioa dutenek, 29,2187551890 euro ordainduko dituzte hektareako.

B) Nekazaritzako erabiltzaileek, ureztatzeko ura Nafarroako Ubideko II.2, III., IV.2 eta IV.3 sektoreetan hartzeko kontzesioa dutenek, 29,8170725484 euro ordainduko dituzte hektareako.

C) Nekazaritzako erabiltzaileek, ureztatzeko ura Nafarroako Ubideko IV.1 sektorean hartzeko kontzesioa dutenek, 30,4153899079 euro ordainduko dituzte hektareako.

D) Nekazaritzako erabiltzaileek, ureztatzeko ura Nafarroako Ubideko II.2, III., IV.1-2-4-5, IX. eta X. sektoreetan hartzeko kontzesioa dutenek, 31,0137072674 euro ordainduko dituzte hektareako.

E) Nekazaritzako erabiltzaileek, ureztatzeko ura Nafarroako Ubideko V., VII. eta VIII. sektoreetan hartzeko kontzesioa dutenek, 31,6120246269 euro ordainduko dituzte hektareako.

F) Nekazaritzako erabiltzaileek, ureztatzeko ura Nafarroako Ubideko 2015eko erregularizazio-sektoreetan hartzeko kontzesioa dutenek, 32,2103419864 euro ordainduko dituzte hektareako.

G) Nekazaritzako erabiltzaileek, ureztatzeko ura Nafarroako Ubideko 2016ko erregularizazio-sektoreetan hartzeko kontzesioa dutenek, 32,8086593459 euro ordainduko dituzte hektareako.

H) Nekazaritzako erabiltzaileek, ureztatzeko ura Nafarroako Ubideko 2017ko erregularizazio-sektoreetan eta VI. sektorean hartzeko kontzesioa dutenek, 33,4069767054 euro ordainduko dituzte hektareako.

I) Nekazaritzako erabiltzaileek, ureztatzeko ura Nafarroako Ubideko 2018ko erregularizazio-sektoreetan eta XXII., XXIII., XXIV., XXV. eta XXVI. sektoreetan hartzeko kontzesioa dutenek, 34,0052940649 euro ordainduko dituzte hektareako.

J) Nekazaritzako erabiltzaileek, ureztatzeko ura Nafarroako Ubideko 2019ko erregularizazio-sektoreetan eta XXII-Arga 5 eta XXII-Arga 6 sektoreetan hartzeko kontzesioa dutenek, 35,8002461433 euro ordainduko dituzte hektareako.

K) Nekazaritzako erabiltzaileek, ureztatzeko ura Nafarroako Ubideko 2022ko erregularizazio-sektoreetan eta XXII-Arga 4 sektoreetan hartzeko kontzesioa dutenek, 36,3985635028 euro ordainduko dituzte hektareako.

L) Nekazaritzako erabiltzaileek, ureztatzeko ura Irati ibaian hartzeko kontzesioa Itoizko presa baino lehenagokoa badute, 2,5466123811 euro ordainduko dituzte hektareako.

M) Nekazaritzako erabiltzaileek, ureztatzeko ura Aragoi ibaian hartzeko kontzesioa Itoizko presa baino lehenagokoa badute, 2,1731449172 euro ordainduko dituzte hektareako.

N) Nekazaritzako erabiltzaileek, ureztatzeko ura Irati ibaian hartzeko kontzesioa Itoizko presaren ondokoa badute, 22,7758320581 euro ordainduko dituzte hektareako.

O) Nekazaritzako erabiltzaileek, ureztatzeko ura Aragoi ibaian hartzeko kontzesioa Itoizko presaren ondokoa badute, 14,8517351839 euro ordainduko dituzte hektareako.

P) Ebroko Ardatza Itoizko urtegiaren erregulazioaren onuraduntzat joko da eta 40.352,32 euro ordainduko ditu. Zenbateko hori kontuan hartuko da Ebroko urtegiaren erregulazio kanona kalkulatzeko orduan.

Q) Erabiltzaile hidroelektriko zuzenek, kontzesioa Irati ibaian dutenek, Itoizko urtegia eraiki ondokoa, agorraldiko ohiko ur emaria baino handiagoa badute urtegiaren erregulazioari esker, 0,0091308610 euro ordainduko dute kWh-ko.

R) Emariaren erabiltzaile hidroelektrikoek, kontzesioa Irati ibaian dutenek, Itoizko urtegia eraiki ondokoa, agorraldiko ohiko ur emaria baino handiagoa badute urtegiaren erregulazioari esker, 0,0091308610 euro ordainduko dute kWh-ko.

S) Erabiltzaile hidroelektrikoek, kontzesioa Aragoi ibaian dutenek, Itoizko urtegia eraiki aurrekoa, eta hango erregulazioak hobekuntza ekarri badie, 0,0030436203 euro ordainduko dute kWh-ko.

S) Erabiltzaile hidroelektrikoek, kontzesioa Aragoi ibaian dutenek, Itoizko urtegia eraiki aurrekoa, eta hango erregulazioak hobekuntza ekarri badie, 0,0032301656 euro ordainduko dute kWh-ko.

U) Horniduretarako eta kontsumituz industrian erabiltzeko, Nafarroako Ubidean edo Irati ibaian ur-kontzesioa duten erabiltzaileek 0,0271723269 euro ordainduko dute metro kubikoko.

V) Horniduretarako eta kontsumituz industrian erabiltzeko, Aragoi ibaian ur-kontzesioa duten erabiltzaileek 0,0082476008 euro ordainduko dituzte metro kubikoko.

W) Kontsumitu gabe erabiltzeko, Irati ibaian ur-kontzesioa duten erabiltzaileek 0,0022827152 euro ordainduko dituzte metro kubikoko.

X) Kontsumitu gabe erabiltzeko, Aragoi ibaian ur-kontzesioa duten erabiltzaileek, 0,0007660145 euro ordainduko dituzte metro kubikoko.

Y) Estatuak, obren onuraduna den aldetik (uholdeen kontrako babesa eta gainerako onura orokorrak), 2.663.972,34 euro ordainduko dizkio erakunde kudeatzaileari, erregulazio kanon gisa.

Iragarkia argitaratu zenetik aipatutako epea iragan delarik erreklamaziorik aurkeztu gabe, ikusirik Jabari Publiko Hidraulikoari buruzko Erregelamendua onesten duen apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretuaren 302. artikuluan xedatutakoa, eta Uren Legearen Testu Bategina onetsi zuen uztailaren 2ko 1/2001 Legegintzako Errege Dekretuaren 30.d) eta 30.e) artikuluaren eta Uraren Administrazio Publikoaren eta Plangintza Hidrologikoaren Erregelamendua onetsi zuen uztailaren 29ko 927/1988 Errege Dekretuaren 33.2.i) artikuluaren bidez emandako eskumenaz baliatuz, lehendakaritza honek erabaki du Itoizko urtegiaren 2024ko erregulazio kanona onestea, jendaurrean jarritako proposamenarekin bat."

Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamenduaren 313. artikuluan xedatutakoarekin bat, ebazpen hau ekonomiko administratiboa da eta, beraz, haren kontra berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izanen da, hautazkoa, edo erreklamazio ekonomiko administratiboa; erreklamazioaren kasuan Aragoiko Auzitegi Ekonomiko Administratibora igorriko da. Aurkaratzeko bi bideak ezin dira aldi berean erabili. Bi errekurtsoak Ebroko Konfederazio Hidrografikoan aurkeztu beharko dira, ebazpen hau argitaratu eta hurrengo hilabetean, Tributuei buruzko abenduaren 17ko 58/2003 Lege Orokorraren 222., 223., 225., 229. eta 235. artikuluetan ezarritakoaz baliatuz.

Zaragozan, 2023ko uztailaren 13an.–Idazkari nagusia, Carolina Marín Hijano.

Iragarkiaren kodea: E2310668