161. ALDIZKARIA - 2023ko abuztuaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SAN ADRIÁN

Hiri-jarduketarako plan berezia, 1. poligonoko 24., 31. eta 30. lurzatietan. Behin betiko onespena

San Adriango Udalak, 2023ko uztailaren 19an egindako osoko bilkuran, ondotik ematen den erabakia hartu zuen. Hona hemen, osorik, haren xedapen zatia:

Lehenbizikoa.–Behin betiko onestea hiri-jarduketarako plan berezi bat, xede duena aldatzea orain indarrean diren hirigintza-determinazioak San Adriango 1. poligonoko 24., 31. eta 30. lurzatietan; plan hori dagokie Celso Muerza etorbideko 3, 5 eta 7 zenbakiei. Daniel Lorente Aliagak eta Juana María Laso Gilek sustatu dute.

Bigarrena.–Espediente osoa igortzea, txostenekin batera, lurralde antolamenduaren eta hirigintzaren arloetan eskumena duen departamentuari, gehienez ere hamar eguneko epean, onespen honetatik hasita, hura kontrolatu dadin, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea) eta uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72.4 artikuluari (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina); orobat, inskriba dadin Nafarroako Planeamenduaren Erregistroan, jarraikiz urriaren 16ko 253/2019 Foru Dekretuaren 5.2.b) artikuluari (foru dekretu horren bidez arautzen dira Nafarroako Planeamenduaren Erregistroa eta lurralde plangintzarako tresnak aurkezteko formatua).

Hirugarrena.–Erabaki hau interesdunei jakinaraztea, eta agintzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila, barnean sartutako hirigintza arauekin batera.

Argitara ematen dira behin betiko onespenaren erabakia eta hirigintzako araudia, aplikatuz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79 artikulua (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen testu bategina).

San Adrianen, 2023ko uztailaren 20an.–Alkatea, Marta Ezquerra Martínez.

Hiri-jarduketarako plan berezia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2311088