161. ALDIZKARIA - 2023ko abuztuaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

VIANA

Deialdia, lanpostu huts batzuk bete daitezen merezimendu-lehiaketaren bidez, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Izendapena

Alkatetzaren 2022ko urriaren 6ko 903/2022 Ebazpenaren bidez, deialdi bat eta oinarriak onetsi ziren, lanpostu hutsak bete zitezen merezimendu-lehiaketaren bidez, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, jarraikiz abenduaren 28ko 20/2021 Legeari (lege horrek hizpide ditu premiazko neurri batzuk, enplegu publikoan dagoen behin-behinekotasuna murrizteko).

Deialdi hori argitaratu zen 2022ko 210. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urriaren 24an, eta udalaren web-orrian.

Alkatetzaren 2023ko otsailaren 21eko 121/2023 Dekretuaren bidez, onetsi zen deialdian onartutako izangaien behin betiko zerrenda, eta ondoren argitaratu ziren merezimendu-lehiaketan lortutako kalifikazioak, puntuazio-ordenaren arabera.

Aipatutako izapideen ondoren, hamar egun balioduneko epea ireki zen, deialdiaren 9. oinarrian ezarritako baldintzak frogatzeko, eta izangaiek behar ziren agiriak aurkeztu zituzten, frogatzeko betetzen zituztela baldintza horiek.

Azaldutako izapidearen ondoren, deialdi horretako kalifikazio-epaimahaiak, 2023ko martxoaren 22an egindako bileran, onetsi zuen lanpostu hutsak hautatzeko ekitaldirako izangaien zerrenda, eta deialdiaren web fitxan argitaratu zen.

Alkatetzaren apirilaren 11ko 324/2023 Dekretuaren bidez, ebatzi zen lanpostu hutsak hautatzeko ekitaldirako deialdia egitea, eta 10 egun balioduneko epea ireki zen lanpostu huts horiek hautatzeko. Agindu zen ebazpen hori deialdiaren web fitxan argitaratzeko.

Deitutako izangaiek aipatutako lanpostu hutsak hautatu dituzte, eta aurkeztu dute horretarako eskatutako dokumentazioa. Deialdian eskatutako baldintzak betetzen dituztela egiaztatu ondoren, bidezkoa da lan-kontratudun finko izendatzea eta lanpostuak esleitzea.

Kontuan izanik Alkatetzaren ekainaren 7ko 510/2023 Dekretuaren bidez ebatzi zela lan-kontratudun finko izendatzea honako hauek, besteak beste:

–Celia Medel San Millán, 03-08 kodearekin identifikatutako lanposturako.

–María Ángeles López Juntas, 03-04 kodearekin identifikatutako lanposturako.

Uztailaren 17rako egin zitzaien deia, esleitutako lanpostuez jabetzeko.

Dena den, honako hau hartu behar da kontuan:

–2023ko ekainaren 6an hartu zuela erretiroa María Ángeles López Juntasek.

–Celia Medel San Millánek honako hau eskatu zuela, 2023ko ekainaren 15ean: "Eskatzen dut familia-langilearen 03-04 plaza: puntuazioaren arabera bigarren postuan nago plaza horretarako, eta plaza hori nahi zuen lehenak erretiroa hartu duenez, libre gelditu da".

Ez dago eragozpenik Celia Medel San Millánek egindako eskaera baiesteko; eskaera baiesteak ekarriko luke 03-04 plazarako izendatzea, eta 03-08 plazarako hurrengo izangaia izendatzea. Kasu honetan, 2023ko apirilaren 324/2023 Dekretuaren arabera, María Pilar Álvarez Sáenz da hurrengo izangai hori.

Horregatik guztiagatik, erabiliz ematen zaizkidan eskumenak, hots, apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1 h) artikuluak eta indarreko gainerako legeek ematen dizkidaten eskumenak erabiliz (aipatutako legeak arautzen ditu toki araubidearen oinarriak),

EBAZTEN DUT:

Lehena.–Vianako Udalaren zerbitzuko lan-kontratudun finko izendatzea jarraian aipatzen diren pertsonak, eta adierazitako lanpostu hutsak adjudikatzea:

KODEA

LANPOSTUAREN
IZENA

LANALDIA

MAILA

ARAUBIDE
JURIDIKOA

IZANGAIA

03-04

Familia-langilea

Partziala (%81,82)

D

Lan-kontratuduna

Celia Medel San Millán

03-08

Familia-langilea

Partziala (%81,82)

D

Lan-kontratuduna

María Pilar Álvarez Sáenz

Bigarrena.–Izendatutako izangaiek 2023ko irailaren 4an jabetu behar dute lanpostuaz, jarraikiz uztailaren 1eko 19/2022 Foru Legearen 6.4 artikuluari (foru lege horrek hizpide ditu neurri batzuk, egonkortze-prozesuak gauzatzeko Nafarroako Administrazio Publikoetan, abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondorioz –lege horrek hizpide ditu premiazko neurri batzuk, enplegu publikoan dagoen behin-behinekotasuna murrizteko).

Egun horretan lanpostuaz jabetzen ez direnek, salbu behar bezala justifikatzen diren ezinbesteko kasuetan, eskubide guztiak galduko dituzte Vianako Udaleko lan-kontratudun finko izateko.

Hirugarrena.–Ebazpen hau jakinaraztea interesdunei, agintzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko, eta Udalbatzari horren berri ematea egiten duen hurrengo bilkuran.

Eta hori guztia argitara ematen da, orok jakin dezan eta egoki diren ondorioetarako. Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio bideari, eta, honen aurka, zilegi da aukerako berraztertzeko errekurtsoa jartzea Udal honetako alkateari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita, jarraikiz urriaren 1eko 39/2015 Legearen 123. eta 124. artikuluei (lege horrek hizpide du administrazio publikoen administrazio prozedura erkidea); zilegi da gora jotzeko errekurtsoa jartzea Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 337.1 artikuluari (foru lege horrek hizpide du Nafarroako toki administrazioa); edo zilegi da, orobat, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea Iruñeko Administrazioarekiko Auzien Epaitegietan, bi hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita, jarraikiz uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 46. artikuluari (lege horrek arautzen du administrazioarekiko auzien jurisdikzioa).

Vianan, 2023ko uztailaren 17an.–Alkatea, B. Yolanda González García.

Iragarkiaren kodea: L2310663