161. ALDIZKARIA - 2023ko abuztuaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IZABA

Deialdia, lanpostu huts batzuk bete daitezen merezimendu-lehiaketaren bidez, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Izendapena

Udalak 2022ko irailaren 28an egindako osoko bilkuran, erabaki zen deialdi bat onestea, administrari-ofizialaren lanpostu huts bat betetzeko, merezimendu-lehiaketaren bidez (argitaratu zen 2022ko 247. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 12an); deialdi hori dagokio aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziari, jarraikiz abenduaren 28ko 20/2021 Foru Legearen zortzigarren xedapen gehigarriari (foru lege horrek hizpide ditu premiazko neurri batzuk, enplegu publikoan dagoen behin-behinekotasuna murrizteko). Deialdiaren prozesua bukaturik, eta jarraikiz kalifikazio epaimahaiak egindako izendapen-proposamenari, eskatutako dokumentazioa aurkeztu eta gero, eta deialdiaren oinarrietan xedatutakoa bete beharrez,

ERABAKI DA:

Ana Garcés Tapia izendatzea lan-kontratudun finko, administrari-ofizialaren lanpostuan. Lanpostuak 03 kodea du Izabako Udalaren plantilla organikoko lanpostu-zerrendan.

2023ko maiatzaren 3an jabetu beharko du Izabako Udaleko lanpostu huts horretaz.

Izaban, 2023ko apirilaren 11n.–Alkatea, Carlos Anaut Abadía.

Iragarkiaren kodea: L2310991